Betizu Kluba

Wikipedia, Entziklopedia askea

Betizu Kluba EITBk martxan jarritako haur eta gazteentzako proiektu bat izan zen, Betizu saiotik eratorria.

2001eko irailaren 25ean jarri zen martxan.[1] Haurrek kluban ematen zuten izena eta txartel pertsonalizatua eskuratzen zuten, gorri koloreduna. Horrekin hainbat gonbidapen, jaialdi eta jardueran parte hartzeko aukera zegoen eta urtebetetze egunean zoriontze pertsonalizatua jasotzen zuen kide bakoitzak.

Klubak haurrak zituen helburu eta baita euskararen normalizazioa. Euskal katearen arduradun zen Itziar Epalzak honakoa adirazi zuen: "su misión es fidelizar a los niños a través de un club que desarrolla valores positivos en la infancia y adolescencia y realiza su actividad en un marco de apoyo continuo a la normalización lingüística".[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Redacción. (2002-02-11). «"BETIZU KLUBA", MARKETING Y TELEVISIÓN PARA FIDELIZAR A LOS NIÑOS» Marketing Directo (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]