Edukira joan

Bidean ikasia (1993-2016)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidean ikasia (1993-2016)
Datuak
Argitaratze-data2016
GeneroaSaiakera
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak135
ISBN978-84-7681-966-1

Bidean ikasia (1993-2016) Arantxa Urretabizkaiak 2016an argitaratutako liburua da. 2017an Euskadi Literatura Saria jaso zuen, euskarazko saiakera kategorian.[1][2]

Eduki nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honetan egileak azaltzen diguna, 1993tik 2016 arte Hondarribian bizi izan den alardearen inguruko gatazka da, hau da, emakumeen aldarrikapena alardearen festan era aktiboagoan parte hartzeko eskaera. Arantza Urretabizkaiak gertaera horietaz itxuraz kronika bat idatzi du, batzuetan lehen pertsonan, bestetan herriko pertsona desberdinen ikuspuntutik. Baina idazlea ez da kronika hutsean gelditu: gertaera horietatik hausnarketa desberdinak garatu ditu. Beldurraren mekanismoak, gehiengoen presio-mekanismoak gutxiengo gainean, gorrotoaren sortzea, zurrumurruen oinarriak eta aldaketak, tradizioaren moldaketak... Orokorrean, liburua alardetik haratago doa, gizakiei eta gizarte bati buruzko erradiografia azaltzeko.

Irizpide horiekin, maila pertsonaleko bizipenak eta biografia herriaren historiarekin nahasten da. Esaterako, idazleak azalduko digu zergatik erabaki zuen Jaizkibel konpainian sartzea eta horren ondorioz ze arazo pertsonalak jasan behar izan zituen erabaki hori hartzeagatik, nola bizi izan zituen alarde tradizionalaren aldeko jendetzak haien aurka jotzen zuenean edota kalean iraindua izatearen sentimenduak eta horren aurrean garatutako defentsa-mekanismoak. Baina baita ere kantinera baten iritziak, beste bizilagunen iritziak edo gertaeren aurrean kanpotik etorritako kazetari baten harridura ezagutaraziko dizkigu. Hau guztia oso estilo gertuan eta zuzena, kapitulu laburren bitartez.

Orokorrean, Hondarribiko historia txikiaren gertaera batzuk ezagutuko ditugu, gehienetan idazle feminista baten ikuspuntutik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]