Bihuela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bihuela, antzinako musika tresna.

Bihuela eta arkuko bihuela antzinako harizko instrumentuak dira, bereziki Erdi Aroan erabilitako musika tresnak.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei edo zazpi hari pare dituzte. Hariak tripakoak ziren metalezkoak oraindik ez zeudelako asmatuta, horiek XVII. mendearen inguruan agertu baitziren. Bere tamaina oso desberdina izan ahal da eta Europa osoan ezagutzen zen laud instrumentuarekin batera; bihuelaz obra garrantzitzuak egin ziren. XVI. mendean Espainian zegoen gitarraren antza dauka, bere barruko aldea laua edo formarekin izan ahal da. Eskuko bihuela errenazimentuaren instrumentu garrantzitzu bat izan zen.

Bihuela motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru bihuela mota zeuden:[1]

  • uztai itxurakoa: haren oinordekoak gaur egungo arrabita, biola eta biolontxelo dira.
  • txotxez jotzen zena: bandurria, lautea eta mandolina dira horren moldaketak.
  • gurpilduna, behatzekin jotze zena. Eskuz jotzen denak du gaur egun bihuela izena.

Musikagileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikagile handiek bihuelari buruzko musika liburuak idatzi zituzten, besteak beste, Luys Millán, Luys de Narváez, Alonso Mudarra, Enriquez de Valderrábano, Diego Pisador, Miguel de Fuenllana, Juan Bermudo, Thomas de Santa María, Estaban Daza, Antonio Cabezón.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bihuela Aldatu lotura Wikidatan