Edukira joan

Bikingo ontziak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antzinan, bi ontzi bikingo zeuden, alde batetik, gerraontziak, eta bestetik, merkataritza-ontziak, laburragoak eta zabalaoak zirenak. Merkantziak edo animaliak hobeto garraiatzeko zabalagoak izateaz gain, gerraontziak baino tripulazio txikiagokoak ziren.

Ontzi mota biek kasko trinkoa zuten, masta eraisgarria, eta arinak eta sakonera txikikoak ziren; ezpata-lema bat zuten, gilaren azpian metro bat bakarrik ateratzen zena, eta bikingoei abantaila taktiko handia eman ziena abiadurari eta maniobragarritasunari dagokienez. Horri esker, itsasbazterretan sartze azkarrak egin ahal izan zituzten, baita hondartzan gora egiteko, sakonera txikiko ibaiak igotzeko eta ur-jauziak egiteko ere.

Era berean, brankaren eta poparen artean alde handirik ez zuen ontziaren forma estilizatuak, bela handi bakar baten laguntzaz, abiadura eta maniobragarritasun handiagoa ematen zion bere garaiko itsasontzi handien aurrean; beraz, bikingoak erraz urrundu zitezkeen jazarleengandik, baita haizerik ez zegoenean ere bai, kasu horietan arraunak erabiliz, ontzi askok ez baitzuten arraunik eta haizearen mende baitzeuden.

Aztarna arkeologiko edo piktorikorik ez dagoen arren, zenbait iturrik gainegiturak dituzten ontzi bikingoak ere aipatzen dituzte, hala nola gerraontzi greko-erromatarren dorreak. Arietez hornitutako ontzi bikingoak ere aipatzen dira, baina ez da mota horretako lagin arkeologikorik aurkitu.

Bikingo ontzien garaitasuna beste ontziengan, estalki altuagoak zituzten ontziak eraikitzen hasi zirenean amaitu zen; esate baterako, kokak kikingotik abiatuta garatu ziren, eta honen hedapena bat baitator bikingoen gainbeherarekin.

Esan beharra dago, bikingoek ontzi txiki asko erabiltzen zituztela, bai belaontzikoak bai arraunketakoak, hala nola arrantzarako edo ferjurako, eta hortik dator gaur egungo ferrya.

Gerra ontziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gokstad-en itsasontzia, 23 x 5 m-ko karvi bat, 890ean eraikia eta 1880an aurkitua. Kasko trinkoaren gainean gainjarriak ikusten dira. Ontzi Bikingoen Museoa (Oslo).

Bikingo ontzi luzetzat hartzen da, 0,2 luze/zabal indizea duen ontziari, hau da, kroskoaren luzera haren zabalera halako bost da gutxienez. Bost mota zeuden (handienetik txikienera ordenatuta): busse, dreki, skeid, snekke edo snekkja eta karve.

Islandiako sagen arabera, ontzi luzeek hamahiru eta hogeita hiru arraun-pare bitarte dituzte. Baina Gokstad bikingaren ontziaren erreplikak (karvi bat), Bergenetik New Yorkerako bidaia egin zuenak, hamabi laguneko tripulazioa bazuen ere, 70 lagun ere eraman zitzakeela kalkulatzen da.

Orain arte aurkitutako ontzi bikingo luzeena, Kroskilde 6 izenekoa, K.o. 1025. urtearen ondoren eraikia, 36 m luze da gutxi gorabehera.

Busse ontziak, ordea, tamaina handiaren ondorioz, arraun bakoitzerako gutxienez bi gizon behar zituzten baina Era Bikingaren amaieran baino ez da agertzen. Sagetan aipatutako busse handiena Olaf Trygvasonen Ormen Lange da, 998. urtean eraikia, eta ustez 52 metro neurtzen zituen,

Viking ontzia Gokstad ontziaren erreplika da. Atlantikoa zeharkatu zuen Bergenetik (Norvegia) Newfoundlandera (Kanada), 26 egun behar izan zituen Chicagoko Erakusketara (1893) joateko. 4800 mi-ko bidaiak (7724,8 kilometro) bi hilabete iraun zuen guztira.

Nahasmen pixka bat dago drakkar terminoari buruz (dragoiak); izan ere, ziurrenik skeid hutsak ziren, baina buru bakoitzak apaingarri gehiago zituen, hala nola, herensuge-buruaren itxurako branka. Hala ere, iturri historiko askok diseinu horiek aipatzen dituzten arren, oraindik ez da aurkitu maskara horien aztarna arkeologikorik. Arraun- eta bela-ontzi gisa diseinatu ziren, eta 8028 gizonetik ehun gizonera baino gehiagora garraia zitzaketen (nahiz eta ohikoena 50 eta 60 gizon izan).

Snekkea, suge itxurako maskaroia zuena brankan, skeid-a baino txikiagoa izan ohi zen. Segur aski, gerraontzi mota erabiliena izan zen, 40 bat gizon garraiatzeko gai zena. Bestalde, snekkar daniarrek, norvegiarrek eta islandiarrek baino sakonera txikiagoa zuten, fiordoetan eta itsaso irekian nabigatzen baitzuten.

Karveak gerra-ontzi gisa nahiz merkantzia-ontzi gisa erabiltzeko diseinatuta zeuden, eta, beraz, knarr-en antza zuten, nahiz eta haiek baino txikiagoak izan.

Merkataritza-ontziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza-ontzi handiak, ask eta karv direlakoen artean banatzen dira nagusiki. Karv-ak ask-ak baino txikiagoak ziren eta erabilera anbibalentea zuten, hau da, gerra-ontzi gisa nahiz salgaientzat balio zuten. Era berean, litekeena da IX. eta X. mendeetan ez egotea alde handirik gerra-ontzi baten eta merkataritza-ontzi baten artean, haien formari eta tamainari dagokienez; beraz, zentzuzkoa da pentsatzea ontzi-mota bera zela.

Nolanahi ere, X. eta XI. mendeetako skejdarrak baino motzagoak eta zabalagoak ziren, erabilera militarrerako nahigabe diseinatutako ontziak. Beste merkataritza-ontzi bat, byrding-a, karv-a baino txikiagoa, 10-15 arraun-pare artekoa, erabili ohi zen tokiko garraiorako, baita Norvegiatik Islandiara bidaiak egiteko ere gai zen.

Ontzi bikingo baten egituraren xasisa ikus dezakegu hemen.

Lehen bikingo-ontziak kalitate oneneko haritz-zurez egin ziren arren, denborarekin eta haritz helduen urritasunarekin, gero eta zur gehiago erabiltzen hasi ziren, batez ere pinua eta, neurri txikiagoan, lizarra. Kalkuluen arabera, 20 metroko ontzi tipikoa eraikitzeko, bost metro luzeko eta metro bateko zabalerako hamaika haritz-enbor behar ziren, eta gilarako 18 metroko enbor bat. Oholak, eskuarki 2,5 cm-ko lodierakoak, riving-aren bidez lortzen ziren. Orduan, zerrak erabili ordez, ziriak erabiltzen ziren enborra bere zainean zehar ateratzeko. Horrela eginez, taula sendoagoa lortzen zen, eta, aldi berean, malguagoa eta gogorragoa, eta horrek asko murriztuko zuen zerraz ebakitako enborrak bezala deformatzeko aukera.

Halaber, aztarna arkeologiko batzuen arabera, beste ontzi batzuetako zurak birziklatzen ziren ontziak eraikitzeko edo konpontzeko. Bestalde, kalitate nahikoko zura duten zuhaitzik ez zegoenez, Islandiara zura inportatzen zen Eskandinaviako penintsulatik, eta askotan, ur gaineko zura erabiltzen zen ontziak eraikitzeko.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]