Arkeologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atapuercako aztarnategiaren irudia.

Arkeologia, grezieratik eratorria (archaios zaharra, logos zientzia edo ezagutza), metodologia arkeologikoaren bidez antzinako zibilizazioak ikertzen dituen zientzia da. Gizaki hauek utzitako aztarnetan (tresna, arma...) oinarritzen da horretarako. Indusketa metodologien bitartez lortzen dira objektuak, aurkitu diren testuingurua ere kontuan hartuta (geruzak, estratuak, etab.) eta, ondoren, sailkatu eta ikertu egiten dira, jakintza historikoa lortzeraino.

Zientzia honetan aritzen direnak arkeologoak dira. Euskal Herrian, bertako Historiaurrearen ezagutzan aitzindari izan ziren T. Aranzadi, Jose Migel Barandiaran eta E. Eguren. "Hiru troglodita tristeak" ("Los tres tristes trogloditas") ezizenaz ezagunak, 1916tik elkarrekin lanean aritu ziren, Europa mailan onenetakoa izan zen diziplinarteko lan-taldea osatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkeologia Aldatu lotura Wikidatan


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.