Bilbao AS Fabrik
Bilbao AS Fabrik | |
---|---|
Mondragon Unibertsitatea | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′19″N 2°57′50″W / 43.27207015°N 2.96378258°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2020 |
Inaugurazioa | 2021eko urtarrilaren 15a |
Kontaktua | |
Helbidea | Olagorta Kalea, 26, 48014 Bilbo, Bizkaia |
Bilbao AS Fabrik Mondragon Unibertsitatearen campus edo eraikin bat da, Bilboko Zorrotzaurre uhartean kokatua. Bere burua "Zerbitzu Aurreratuen Faktoria" bezala definitzen du zentroak, eta AS siglak ingelesezko Advances Services esan nahi du hain zuzen, zerbitzu aurreratuak. Berrikuntza lantegi gisa ere definitzen da zentroa.[1]
Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guneak Bilboko Udalaren laguntza izan duena bere sorkuntzarako. Udalaren jabetzakoa zen pabilioi zahar bat egokitu zen, bost solairuko eraikin bat egiteko[2]. Zorrotzaurre "Talentuaren eta Ezagueraren Uharte" bilakatzeko plan publikoaren parte izan zen ekimena, eta Europako Batasuneko Urban Innovative Actions plangintzaren laguntza izan zuen[3].
2020-2021 ikasturtean hasi ziren eskolak ematen, eta inaugurazio ofiziala 2021eko urtarrilean egin zen. Mondragon Unibertsitatea osatzen duten hiru fakultateek hasi dituzte graduko ikasketak eraikinean: Mekatronika Ingeniaritza Gradu Duala, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradu Duala, Business Data Analytics Gradua, Humanitate Digital Globalak Gradua[4], Lehen Hezkuntza Gradua (Berrikuntza Digitala aipamena) eta Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoa Gradua.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Luistxo. (2021-10-28). Euskara: Bilbao AS Fabrik gunearen aparkalekuko seinalea. (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
- ↑ «Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, ZORROTZAURREK BESTE URRATS BAT EGIN DU TALENTUAREN ETA EZAGUERAREN UHARTE BIHURTZEKO BIDEAN, BILBAO AS FABRIK DELAKOA INAUGURATURIK, ZERBITZU AURRERATUEN FABRIKA, HAIN ZUZEN» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Urban Innovative Actions, EU. (2020). AS-Fabrik -Bilbao Alliance for smart specialisation in advanced services towards the digital transformation of the industry. (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
- ↑ «Inaugurado Bilbao AS Fabrik Bilbao AS Fabrik Inaugurazioa - Berriak» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).