Biolin elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biolin elektriko
electro-acoustic chordophones (en) Itzuli eta Hari igurtzizko instrumentua
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena513

Biolin elektrikoa irteera elektroniko bat duen biolina da. Transduktore elektromagnetiko edo pastilla bidezko biolin akustiko bat izan daitekeen arren, normalean, osoki elektronikoa den instrumentuari ematen dio izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektrikoki anplifikatutako biolinak 1920ko hamarkadatik erabili izan dira modu batera edo bestera. Stuff Smith, Jazz eta Blues motatako musika egiten zuen artistari egozten zaizkio, biolinean anplifikagailu eta pastillak txertatu izanaren meritua. Electro Stringed Instrument Corporation, National String Instrument Corporation eta Vega company konpainiek, biolin elektrikoak saldu zituzten 1930 eta 1940ko hamarkadetan. 1958an berriz, Fenderrek biolin elektriko bat aurkeztu zuen baina instrumentua erretiratu beharrean suertatu ziren produkzio garaian.

Barcus Berry enpresa 1960ko hamarkadatik egon da biolin elektrikoak sortzen eta 1970eko hamarkadaren hasieran Max Mathews biolin elektriko bat garatzen hasi zen 1984an amaitu zuena. 1980ko hamarkadan zehar haien biolin elektriko propioak sortzen zituzten enpresak sortu ziren, RAAD, The Amazing Electric Violin edo ZETA besteak beste. 1990eko hamarkadatik ona, askoz ere arrakasta komertzial gehiago izan dute biolin elektrikoak sortzen dituzten konpainiek.[1]

Desberdintasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instrumentu askok, gorputz solidoa dute eta honek, gorputz huts baten erresonantzien atzeraeragina saihesteko balio du anplifikazio handia duen eszenatoki batean. Haatik, biolin akustiko baten tinbrea, erresonantzia hauetatik sortzen da zuzenean eta honegatik biolin elektrikoak askoz ere soinu "gordinagoa" du akustikoak baino, seinalea hartzen duen moduaren arabera. Normalean, biolin elektrikoek, minimalista eta oso tradizionalista ez den diseinua dute, ahalik eta pisu baxuena izan dezaten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The History of the Electric Violin» Sahara 2018-02-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. Stone, Diana. (2014). «Electric VS Acoustic Violins | Normans Music Blog» Normans News (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]