Birus-karga

.
Birus-karga infektatutako pertsona baten odolean (edo beste gorputz-isurkari batean) dagoen birus baten kopurua da. Eskuarki birus-karga birusaren kopurua odol mililitro bateko (birus kopurua/ml) adierazten da.
Birus-kargaren analisiak odolean dagoen birusaren material genetikoaren kopurua (ARN edo ADN) neurtzen du. Birusaren genoma antzemateko eta kuantifikatzeko biologia molekularraren teknikak erabiltzen dira: PCR, adibidez.
Parametro horren analisiak gaixotasun batzuen eboluzioan informazio baliotsua ematen dio sendagileari: GIBak (HIESaren eragilea), zitomegalobirusek eta B eta C hepatitisen birusek sortzen dituzten gaitzak dira, batik bat, birus-kargaren analisiak eskatzen dituztenak. Noizbehinkako analisi horien bidez gaitzaren egoera zehatza edo tratamendu baten eraginkortasuna jakin daiteke.
Zenbat eta handiagoa izan birus-karga, orduan eta probabilitate gehiago gaitzak sintoma edo osasun-arazoak eragiteko.