B hepatitisa gaur eguneko munduko gaixotasunik garrantzitsuenetariko bat da. Nahiz eta hepatitis honen tratamendurakotxerto segurua eta eraginkorra (% 98tik % 100erainoko eraginkortasuna duena) 1982. urtetik[1] existitu, osasun publikoko arazo handi bat da planeta osoan.
B hepatitisa infektatutako pertsonaren listuaren, odolaren, semenaren edo beste gorputz-fluido baten kontaktuaren bidez kutsatzen da (horretarako, listua odolarekin kontaktuan egon behar da; adibidez, aho-zaurien edota Txantxarraren bidez).
Transmititzeko modu arruntenak definitzen du leku bakoitzeko gaixotasunaren forma kronikoaren prebalentzia.[2]
[[Ameriketako Estatu Batuak|AEB] eta Mendebaldeko Europa: populazioaren % 2 baino gutxiago dago infektatuta. Injektatzen diren drogen erabilpen desegokia eta babesik gabeko sexu-harremanak dira transmisio-bide nagusiak.
Ekialdeko Europa, Errusia eta Japonia: prebalentzia moderatuko zonaldeak, non populazioaren % 2 eta % 7 artean kronikoki infektatuta dagoen. Leku hauetan, arrunta da B hepatitisa umeetan aurkitzea.
Txina eta Asiako hego-ekialdea: prebalentzia altuko zonaldeak. Erditzean gertatzen da transmisioa askotan.
Afrika: endemizitate altuko eremua. Gutxienez populazioaren % 8 dago infektatuta. Umetan transmititzen dela kontuan hartu behar da.
VHBren prebalentziaren arteko desberdintasun horiek azaltzen dira herrialde bateko maila sozio-ekonomikoaren eta txertaketaren arteko erlazioaren bidez. Adibidez, Reunion uhartean (Frantziaren menpekoa) prebalentzia % 0,7 da, nahiz eta Indiako Ozeanoan dagoen. Baina, Madagaskarren % 16 izan daiteke, preserbatiboen erabilera eskasa eta ama-ume transmisioa direla eta.
Txertaketa zabaldu zenetik, txertoei buruzko politika faboragarria duten herrialdeetan B hepatitisaren prebalentziak behera egin du.
VHB-ren bidezko infekzioa kronifikatzeko probabilitatea hura hartzearen adinaren araberakoa da. 6 urte baino gazteagoak diren umeak daude arrisku larrienetan.
VHBk infektatutako pertsonen % 1ek (2,7 milioi pertsona inguru) GIBa ere harrapatu dute. Bestalde, GIB positiboen artean VHBek infektatuta daudenen prebalentzia % 7,4 da. Horregatik, sintomen larritasuna edozein dela ere, 2015etik aurrera, MOEk GIBa duten pertsonak tratatzea gomendatzen du.
Orratz infektatuekin akupuntura agitea edota tatuatzea
Drogak hartzean orratzak partekatzea
Artikulu pertsonalak (aginetakoa, esaterako) partekatzea
Amak haurdunaldian B hepatitisa pairatzea.Gizakiaren odola.Odol-transfusioak: honako hau oso kausa arraroa da, izan ere odol-transfusioak egitean emailearen odola aztertzen da eta kontrol akatsak ezohikoak dira.
B hepatitisa zabalduta dagoen herrialdeetara bidaiatzea (zonalde endemikoetara bidaiatzea arriskutsua izan daiteke, baina prebenigarria ere).
Kontaktuaren bidezko transmisioa: area endemikoetako umeetan gertatzen da gehien bat. Ingurune familiarrean (ama eramaileak eta umeak kontaktuan jartzean), batera jolasten duten umeen artean, haurtzaindegian, ospitaletako geletan.
15- 45 eguneko inkubazio epea[4] izango du. Epe hau guztiz asintomatikoa izango da, hurrengo 3-7 egunetan gaixotasun birikoen sintoma orokorrak agertuko dira:
Ikterizian gorputzeko larruazalak, mukosek eta esklerotikak kolore horixka hartzen dute
Hurrengo egunetan aurreko sintomak pixkanaka nagusitzen doaz, batez ere nekea, gose falta eta sukarra. Gaixo gehienek koluria (gernuaren kolore iluna), akolia (kolore argiko gorotzak) eta ikterizia (begi eta larruazalaren kolore horia) aurkeztuko dute.
Sintomak hurrengo 4-6 asteetan zehar desagertzen joango dira.
BAT-BATEKO HEPATITISA
B motako hepatitisak duen agerpen larriena[5] da, normalean heriotzean bukatzen du (% 92). Hepatitis akutuaren sintomekin hasi ohi da baina denbora oso laburrean sintoma larriagoak agertzen dira. Adibidez gutxiegitasun hepatikoa eta odol galera handiak. Garapena oso azkarra da, ordu edo egun batzuk irauten ditu heriotza baino lehen.
Hepatitis B-n eta beste gaixotasun birikoetan agertzen diren sintomak oso antzekoak direnez, gehienbat odol analisiak erabiltzen dira gaixotasun honen diagnostikorako. Analisietan, odolean VHB birusaren azaleran egoten den antigenoa (HBs) edo honen aurkako antigorputzak dauden aztertzen da[2].
Hepatitis akutuan: VHB birusaren antigenoen aurkako M immunoglobulinak egoten dira. Gaitzaren hasierako faseetan gaixoak HBe antigenoarekiko seropositiboak izaten dira. Honek oro har, erakusten du birusa erreplikatzen dagoela eta gorputzeko likidoak oso kutsagarriak direla.
Hepatitis kronikoan: odolean HBs antigenoa epe luzean (sei hilabete baino gehiago) dagoenean. Antigeno honen presentziak etorkizunean gibel gaixotasun kronikoak edo gibel minbizia jasateko aukerak daudela adierazten du.
Gibel biopsiak ere egiten dira, gibelaren egoera aztertzeko.
Ezinbestekoa da umeek eta arrisku altuko pertsonek B hepatitisaren aurkako txertoa jasotzea.[7]
Txertoa
Ume txikiek jaiotzean jaso behar dute txertoa.
Txertatu gabeko 19 hilabete baino gutxiagoko umeek berreskurapenezko dosiak jaso behar dituzte.
Osasun arloan lan egiten duten langileak.
B hepatitisa duen pertsona batekin bizi diren pertsonak
B hepatitis akutua duten amen jaioberriek gaixotasunaren aurkako txerto berezi bat jaso behar dute jaio osteko hurrengo 12 orduak igaro baino lehenago.
Birusarekin kontaktuan egon eta 24 ordu pasa ostean txertoa edo B hepatitisaren aurkako inmunoglobulina txertoak lagungarriak izan daitezke infekzioa saihesteko. Azken 25 urteetan txertoari esker B hepatitis kasuen jeitsiera nabarmena egon da.[8]
Hartu beharreko neurriak:
Odol eta gorputz likidoekin kontaktua saihestu.
Babes gabeko harreman sexualak saihestu.
Drogen kontsumorako erabilitako xiringak ez partekatu.
Hortzetako eskuila eta bizarra kentzeko makina ez partekatu.
Piercieng edo tatuajeak egiten dituzten lekuetan ziurtatzea erabiltzen dituzten orratzak esterilizatuta daudela.
Noramlean ez da tratamendurik behar akutua denean, denborarekin desagertuko baita berez. Funtzio hepatikoa eta gainerako funtzioak odol analisien bitartez kontrolatuko dira. Hala ere, gomendioak atseden hartzea, elikagai osasuntsuak hartzea eta likido asko hartzea dira. Kasu larrienetan medikamentu antibiralak hartu behar dira baita ospitalizazioa ere zailtasunak eragozteko.[9]
Orokorrean ezinbestekoa izango da betirako tratamendu bat jasotzea. Tratamenduak gaixotasun hepatiko bat jasateko arriskua murrizten du eta gainera beste pertsona batzuei transmititzea eragozten da. Tratamenduak:[8]
Farmako antibiralak:
Ezkerrean gibel osasuntsu bat eta eskuman gibel bat zirrosiarekin
Birusari aurre egiteko lagungarriak dira, horrela birusak gibela hondatzeko duen gaitasuna murrizten da. Antibiralen artean hauek topa daitezke: entecavir (Baraclude), tenofovir (Viread), lamivudina (Epivir), adefovir (Hepsera) eta telbivudina (Tyzeka).
Interferona:
Tratamendu bezala alfa-2b interferon (Intron A) txertoak erabiltzen dira. Alfa-2b interferona gizakiak sortutako substantzia bat da, gorputzak berez infekzioei aurre egiteko erabiltzen den substantziaren antzekoa dena.
Gibel transplantea:
Gibela oso kaltetuta dagoenean (gibel akatsa, zirrosia…) egiten da.