Bizi-Hitza Fundazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bizi-Hitza Fundazioa (Fundación Vida y Lenguas, espainolez[1]) gobernuz kanpoko erakundea[2] da.

2001ean osatu zuten Iñaki Larrañaga soziologoak, Txepetx hizuntzalariak eta Luigi Anselmi poetak.[3]

Fundazio hau José María Sánchez Carrión “Txepetxek” idazle eta ikerlariaren inguruan sortu da, “elkarren aberasgarri diren gizakien hitz eta hizkuntza anitzei bizia ematen laguntzeko, eta era berean, gure hizkuntzetarik bakoitzean Biziari hitza emateko”. Burutzen dituen ekintzen artean, besteak beste, herri indigenen hizkuntzak laguntzea dago.[4].

Fundazioak egoitza Donostian (Gipuzkoa) dauka[5]. Euskararen Jatorriaren Biltzarra antolatzen dute 2005. urtetik, Euzko Izaera, Mikoleta eta Ena elkarteekin lankidetzan[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1][Betiko hautsitako esteka] Donostiako Gobernuz Kanpoko Erakundeen zerrenda Udalaren web gunean (2004)
  2. [2][Betiko hautsitako esteka] Donostiako Gobernuz Kanpoko Erakundeen zerrenda Udalaren web gunean (2004)
  3. «Txepetx: Gizadiaren haurtzaroa gara, Europako herri zaharrena» Euskaldunon Egunkaria (3108): 14..
  4. [3] Euskararen Jatorriaren 1. Biltzarra (2005)
  5. [4][Betiko hautsitako esteka] Donostiako Gobernuz Kanpoko Erakundeen zerrenda Udalaren web gunean (2004)
  6. [5] Harrera hitzaldia Euskararen Jatorriaren Blogan (2008-05-20)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]