Bizi bizitza
Itxura
| Bizi bizitza | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2023 |
| Izenburua | Leva life |
| Jatorrizko herrialdea | Suedia |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | telebista drama |
| Emanaldia | |
| Jatorrizko igorlea | |
Bizi bizitza (suedieraz: Leva life) serie dramatiko suediar bat da, Viaplay-n 2023ko apirilaren 5ean estreinatu zena.[1] Carl-Petter Montell, Vera Herngren eta Felicia Danielsson dira telesailaren gidoiaren arduradunak eta Susanne Thorson da zuzendaria. Bi denboraldi ditu, zortzina atalekin. Primeran plataforman euskarazko azpitituluekin eman zen 2024tik aurrera.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Serieko protagonista Nora izeneko 24 urteko neska da. Aldizkari batean lortu berri du lana eta Alina eta Doris lagunekin bizi da. Ondo pasatzen dute eta planak egiten dituzte, baina, bat-batean, Norari minbizia diagnostikatzen diote eta dena aldatzen da.
Aktoreak eta pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hanna Ardéhn - Nora
- Tina Pour-Davoy - Doris
- Doreen Ndagire - Alina
- Maria Forslin - Karin
- Mona Najib - medikua
- Isabelle Grill - Louise
- Julia Lyskova
- Robin Stegmar
- Emil Almén
- Philip Oros
- Pia Halvorsen
- Vera Herngren
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Suedieraz) «Viaplay bekräftar ”Leva life” med Hanna Ardéhn: ”En starkt gripande historia”» www.expressen.se.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |