Edukira joan

Primeran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Primeran
Euskal munduari irekitako leiho digitala
Datuak
Motabideo emankizun zerbitzua eta Sakelako mugikorraren aplikazioa
Jarduera sektoreastreaminga eta zinemagintza
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuskal Irrati Telebista
Honen parteEuskal Irrati Telebista
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Ekoizpena
Historia
Sorrera2023ko irailaren 15a
webgune ofiziala
Instagram: pr1meran TikTok: pr1meran Edit the value on Wikidata

Primeran euskarazko ikus-entzunezkoetan oinarritutako plataforma digitala da. EiTBk jarri zuen martxan 2023ko irailaren 15ean.[1]

Euskara eta euskal edukiak zabaltzeko helburuarekin jaio zen.[2] Plataformaren aplikazioa deskargatu daiteke telebista konektatu zein gehienetan zein telefono adimentsuetan.

Plataforma doakoa da, baina erregistratzea eskatzen du edukiak ikusi ahal izateko.

2023ko irailean martxan jarri zenean plataformak 3.000 atal edo film baino gehiago eskaintzen zituen. Horietako gehienak euskaraz ikusgai. Katalogoa mundu osoan erabili daiteke. Besteak beste, Euskal Herriko filmak[3], nazioarteko telesailak, askotariko dokumentalak, sukaldaritzarekin lotutako lanak, musika eta haurrentzako edukiak eskaintzen ditu zerbitzuak.[4]

Produkzio propioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Itxaso (2023)
  • Itsatsita (2023)
  • Itsatsita berriz (2024)
  • Desagertuta (2025)
  • Euskal sukaldaritzaren ezinbestekoak (2024)
  • Dastattoo (2024)
  • Fiteran (2024)
  • Argizaiola (2025-gaur egun)

Elkarrizketa saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Iban & Maite Beauty (2024)
  • Intimitatean (2024-gaur egun)
  • Ardi beltzak (2024-gaur egun)
  • Zurrunbiloa (2025)

Umorezko saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Altxa komedia (2024)
  • Izaro Gabonetan (2024)
  • BT. Berriro elkarrekin (2025) (Betizu Taldearen 25. urteurreneko kontzertua)
  • Zetak. Mitoaroa (2025)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urkizu, Urtzi. (2023-09-15). «Martxan da Primeran plataforma» Berria (kontsulta data: 2023-09-15).
  2. Urkizu, Urtzi. (2023-09-14). «Primeran plataforma bihar jarriko dute martxan» Berria (kontsulta data: 2023-09-14).
  3. Erredakzioa. (2023-09-13). «Primeran plataforma, irailaren 15etik aurrera denon eskura» Zinea (kontsulta data: 2023-09-14).
  4. (Gaztelaniaz) Euskadi, elDiario es. (2023-09-13). «'Primeran', el Netflix en euskera de EiTB, se estrena el 15 de septiembre» elDiario.es (kontsulta data: 2023-09-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]