Edukira joan

Bizkaieraren fonotekea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaieraren fonotekea
Jatorria
Sorrera-urtea2001
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Ekoizpena
GaratzaileaIñaki Gaminde, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Foru Aldundia
aholab.ehu.eus…

Bizkaieraren fonotekea Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio eta bideo grabazio batzen dituen datu-base fonetikoa da. Grabazioak entzun daitezke, testuen transkribapenak irakurri, baita berri-emailearen datuak ikusi ere. Kantak, ipuinak, esaldiak, narrazioak eta esakuneak ere bildu dira.[1][2][3][4]

Hizkuntzaren aldetik ez ezik, bilduma horrek badu interesik antropologiaren eta etnografiaren aldetik ere, berriemaileen kontakizunetan bizitza tradizionalari buruzko hainbat datu agertzen baita.[5]

Iñaki Gaminde eta EHUko Bilboko Telekomunikazio-Ingeniari Eskolako Aholab ikerketa taldeak sortu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.[6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bizkaieraren Fonoteka» aholab.ehu.eus (kontsulta data: 2019-01-16).
  2. «Ordiziako Euskara Zerbitzua -Baliabideak» www.ordizia-euskaraz.eus (kontsulta data: 2019-01-16).
  3. «Bizkaiko Fonotekea: Bizkaiko herri hizkeraren lekukoak» HABE, 328. zenbakia ISBN 0212-6788. (kontsulta data: 2019-01-16).
  4. «SAREAN: Bizkaieraren fonotekea» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2019-01-16).
  5. «Bizkaieraren Fonoteka Interneten. - Euskadi+innova» www.spri.eus 2007-07-12 (kontsulta data: 2019-01-16).
  6. «Bizkaifon (Bizkaieraren Fonoteka) – ELRA Catalogue» catalog.elra.info (kontsulta data: 2019-01-16).
  7. «BIZKAIERAREN FONOTEKA» Argia (kontsulta data: 2019-01-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]