Edukira joan

Iñaki Gaminde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Gaminde

(2024)
Bizitza
JaiotzaBilbo1958ko urtarrilaren 12a (67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJuan Manuel Etxebarria
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta soldatzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: inaki-gaminde-terraza

Iñaki Gaminde Terraza (Errekalde, Bilbo, Bizkaia, 1958ko urtarrilaren 12a) euskalaria da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta euskararen bariazioa aztertzen duen EHUko EUDIA taldeko kidea izan da 2018an erretiratu arte. Mendebaleko euskara edo bizkaieraren hiztegia eta gramatika biltzen ibili da herriz herri, eta, haren ezaugarriak aztertuta, berrehundik gora argitalpenetan azaldu ditu.[1][2] Euskaltzain urgazle ere bada.[3]

Gazte-gaztea zela metalgintzan hasi zen lanean. 17 urte arte ez zuen euskara ikasi. Urtebetean ikasi zuen gero, Franco hil berritan Errezilgo baserri batean egonaldi bat eginda ere. Ondoren Errekalde auzoko euskara ikasteko gau-eskola eta euskaltegi-antolatzaile ibili zen.[4][5] 1986an magisteritzako titulazioa lortu zuen Euskal Filologia espezialitatean, Euskal Filologian lizentziatura (1989) eta doktore titulua lortu zuen Juan Manuel Etxeberriaren zuzendaritzapean (Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa, Deustuko Unibertsitatea, 1992),[6] eta geroago Euskal Herriko Unibertsitateko hizkuntzalari moduan aritu izan zen 41 urtez Bizkaiko Irakasle-Eskolan, gaur egunean Hezkuntza Fakultatea den zentroan.[7]

Oro har, Gaminderen ikerketa lerroak hauek izan dira: Dialektologia, Fonetika, Fonologia eta Hizkuntzaren Didaktika. Esparru horietan guztietan ikerketa proiektuetan parte hartua da eta hainbat argitalpen egindakoa.[8]

Euskararen ikertzailea herriz herri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutako doktorego-tesian Urduliz eta Gatikako herri hizkeren deskripzio zabala eman zuen, eta antzeko moduan aztertu zuen geroago beste hainbat herritako euskara, Bizkaian eta batez ere, helburu nagusiak euskararen barietate askoren datuak biltzea, aztertzea eta gordetzea zen.

Tesiko azterketa lau ataletan banatu zuen: Bokalismoa, azentua, morfosintaxia eta lexikoa. Bokalismoaren atalean bertako bokalen azterketa akustikoa egin zuen. Fonetika laborategian 2.000 bokal aztertu zituzten. Bakoitzeko lehen eta bigarren formakinen neurriak eta luzera eman ziren. Azentuaren atalean perpaus bakunaren osagaien araberako deskripzioa egin zen azentueraren arau nagusiak aurkezteko. Hasieran azentuaren balioa aurkeztu zuten, eta gero azentueraren natura eta tinkotasuna aztertuta, osagai nagusien oinarrizko melodiak eta arauak aztertu zituzten atzizki guztien erabilerarekin batera. Hirugarren zatian morfosintaxi alorreko materialak eman zituzten hamaika ataletan banatuta: izena, adjektiboa, izenordainak, mugatzaileak, erakusleak, zenbatzaileak, aditzondoak, deklinabidea, aditza, juntagailuak eta menderagailuak. Material lexikalak aurkeztu zituzten bukaeran, denetara 4.561 adiera bildu zituztela. Berben aurkezpenari dagokionez, sarreren gainean zein herritan erabiltzen den, esangura, adibideak eta esaldiak eta Azkuek bere hiztegian ekartzen zuen ala ez adierazi zuten.[9]

Geroago Gamindek bere tesi-lanaren balorazioa azaltzerakoan 2007an idatzi zuen hamabost urtetan euskal ikasketek aurrerapen handia egin zutela; bokalismoaren inguruan 1992an egin zuen deskripzio hura artean azterketa sakonago bat eremua ere bazegoela iradoki zuen, Espainiako tradizioaren ikuspuntutik baino ez baitzuten aztertu; Gaminderen ustez tesiko interesgarriena azentuarena izan zen, tesiko lana gehiegi zabaldu ez zen arren, Jose Ignacio Hualde eta Txillardegiren lanak oinarri gisa hartuta sasoian berrikuntza izan zen.[9]

Bizkaieraren eta goi nafarreraren aditzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen aditz-formak (esaterako, genizuen, nintzaion, naiz, duzue...) ere jaso zituen herriz-herri 1980eko hamarkadaren hasieran. Sei liburu argitaratu zituen Udako Euskal Unibertsitatearekin, hiru Bizkaieraren eremuko aditzari buruz eta beste hiru ipar goi nafarreraz.[10] Ehundaka tokitan egindako galdeketen emaitzak aurkeztu zituen liburu horietan. Lanaren zabalera kontutan izanik datuen aurkezpen hutsa egin zuen, beste oharpen edo azterketa sakonagoak gerorako eta beste norbaiti utzita. Datu guziak magnetofonoz jaso zituen, gutxi gora behera bizkaierarekin 150 banda bildu zuen. Herri guzietan galdeketa berbera erabili zuen, hots, galderak erdaraz egiten zizkien elkarrizketatzailearen esamoldez kutsa ez zitezen eta fidagarriagoki bakoitzak tokian tokiko aditzak eman ziezazkion.[11][12]

Bizkaieraren fonoteka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaieraren fonotekea web zerbitzutik entzun daitezke Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio eta bideo grabazio. Grabazioak entzun daitezke, testuen transkribapenak irakurri baita berri-emailearen datuak ikusi ere. Kantak, ipuinak, esaldiak, narrazioak, eta esakuneak ere bildu dira.[13][14][15][16]

Hizkuntzaren aldetik ez ezik bilduma honek badu interesik antropologiaren eta etnografiaren aldetik, berriemaileen kontakizunetan bizitza tradizionalari buruzko hainbat datu agertzen baita.[17]

Iñaki Gamindek eta EHUko Bilboko Telekomunikazio-Ingeniari Eskolako Aholab ikerketa taldeak sortu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.[18][19]

« Iñakik alimaleko lana egin du euskararen gainean eta euskaraz. Alimaleko lana egin du bakarka eta taldeka[...] Eta aitorpenaz ari garela , nire aitorpen apala egin nahi nioke Estherri [...] Iñaki material ikaragarri handia bildu zuen herriz herri, eta ez du gidabaimenik." »

Laura Mintegi[20]


Euskaltzain urgazlea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an.[3] Euskaltzaindiko batzorde bitan aritu izan da: Euskalkien Ikerketa (1987-1995) eta Ahoskera (1995-1999, eta 2013z geroztik).[21][22]

Ikaragarria da Iñaki Gaminderen produkzioaren tamaina. Inguma datu-baseak Gaminderen 250 ekarpen jaso ditu: 28 liburu, 47 liburu-kapitulu eta 144 artikulu zientifiko. Horrez gain, 26 hitzaldi eman ditu. Hauek dira idatzi dituen 28 liburuak: [1]

Urtea Liburua Norekin Argitaletxea
1984 Aditza bizkaieraz (I) UEU
1985 Aditza. Ipar goi nafarreraz I UEU
1985 Aditza. Ipar goi nafarreraz II UEU
1985 Aditza. Ipar goi nafarreraz III UEU
1985 Aditza bizkaieraz (II) UEU
1985 Aditza bizkaieraz (III) UEU
1991 Euskal sintaxiaz Jesus Maria Agirre Berezibar, Adolfo Arejita, Eneko Barrutia Etxebarria, Andolin Eguzkitza, Jon Ortiz de Urbina LABAYRU
1993 Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa Deustuko Unibertsitatea
1993 Ahozko literatura: genero txikiak Sabin Barruetabeña Barruetabeña, Jaione Ibarra Atutxa, Jabier Kaltzakorta, Jose Inazio Lopez de Luzuriaga Fernandez, Mª Eugenia Markaida LABAYRU
1995 Bizkaieraren azentu-moldeez LABAYRU
1998 Euskaldunen azentuak LABAYRU
1999 Bakio berbarik berba LABAYRU
2000 Zamudio berbarik berba LABAYRU
2000 Mendebaldeko berbetearen formalizazioa Adolfo Arejita, Gotzon Aurrekoetxea, Rikardo Badiola, Eneko Barrutia, Sebastian Brown , Gorka Elordieta, Gotzon Garate, Jazinto Iturbe, Iraide Iturri, Igor Martin Vidales, Juanjo Respaldiza Ozaeta MENDEBALDE
2001 Euskalkia eta hezkuntza Xole Aire , Olatz Altuna Zumeta, Estibaliz Amorrortu, Xabier Amuriza, Ane Barruso Lazkano, Begoña Bilbao Bilbao, Juan Martin Elexpuru, Gillermo Etxeberria Ugalde, Gurutze Ezkurdia, Juan Luis Goikoetxea Arrieta, Xabier Isasi, Martta Laco , Julian Maia Larretxea, Oihana Munduate, Fernando Olabarrieta Artetxe, Karmele Perez Urraza, Alazne Petuya Ituarte, Margarita Rekarte Barriola MENDEBALDE
2003 Ahozkotasuna aztergai Dorleta Alberdi , Estibaliz Amorrortu Gomez, Xabier Amuriza Zarraonaindia, Gotzon Aurrekoetxea, Jean-Louis Davant, Gotzon Garate, Juan Luis Goikoetxea, Jabier Kaltzakorta , Juan Rekalde Izagirre, Maribi Unamuno Garate, Asisko Urmeneta MENDEBALDE
2005 Sorginakaz jantzan MENDEBALDE
2005 Irakurketa ozena ebaluatzeko irizpideak Bizkaian Eneko Barrutia, Juan Luis Goikoetxea Arrieta, Karmele Perez, Maribi Unamuno, Udane Goikoetxea, Estibaliz Izagirre MENDEBALDE
2005 Euskaldunaren anekdotak I Juan Luis Goikoetxea, Udane Goikoetxea MENDEBALDE
2005 Lezama gure herria Begoña Bilbao Bilbao MENDEBALDE
2006 Mendebaldetik 10 urtegarrenean Paulo Agirrebaltzategi, Kaxildo Alkorta, Eneko Barrutia, Begoña Bilbao, Jesus Eguzkitza, Gurutze Ezkurdia, Juan Luis Goikoetxea, Joseba Intxausti, Koldo Isusi, Anjel Lobera, Karmele Perez, Udane Goikoetxea, Idoia Alzibar, Julen Gabiria, Carmen Landajo MENDEBALDE
2006 Irakurketa ozena Bizkaian lantzeko materiala Eneko Barrutia, Begoña Bilbao, Karmele Perez, Maribi Unamuno, Udane Goikoetxea, Estibaliz Izagirre MENDEBALDE
2007 Bizkaian zehar: Euskararen ikuspegi orokorra MENDEBALDE
2008 Eskolarako material lantegia. Bilboko Irakasle Eskola Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez UPV/EHU
2010 Bilbon mundua ikusi Kepa Altonaga, Eneko Barrutia, Jose Joakin Gallastegi, Juan Luis Goikoetxea, Jose Angel Irigarai, Asier Larrinaga, Aitor Zuberogoitia, Joseba Zulaika, Pedro Zuberogoitia, Goizalde Landabaso, Manu Aurrekoetxea, Naroa Iturri MENDEBALDE
2012 Hizkuntzaz jabetzen (0-6) Kaxildo Alkorta, Olatz Zabalondo, Marian Araucua, Andoni Barreña, Ibon Manterola, Idurre Alonso, Mariam Bilbatua, Diego Egizabal, Maider Huarte, Jone Ozerinjauregi Aintzane Etxebarria, Urtza Garay, Asier Romero, Patxi Uribarren, Sabin Gorrotxategi Zelaieta MENDEBALDE
2014 Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. Laguntzarako materiala: teoria eta praktika Gotzon Aurrekoetxea, Aintzane Etxebarria, Urtza Garay, Asier Romero UPV/EHU
2019 Euskalkien sailkapen berria Gotzon Aurrekoetxea, Jose Luis Ormaetxea, Xarles Videgain UPV/EHU

Eta hauek dira hainbat herritako euskara aztertuta egin dituen beste argitalpen batzuk

(Hiruka, 2024)
  • Foruko euskararen morfosintaxiaz. Batzuen artean, 1992.
    Irakasle eta euskalaria (2018)[20]
  • 2012[23]
    Bizkaieraren azentu moldeez. Labayru Ikastegia, 1995.
  • Gatikako euskaraz. Gatikako Gogoz Euskara Taldea, 1997.
  • Euskaldunen azentuak. Labayru Ikastegia, 1999.
  • Bakio berbarik berba. BBK, 1999.
  • Zamudio berbarik berba. BBK, 2000.
  • Meñaka berbarik berba. Meñakako Udala, 2001.
  • Leioa berbarik berba. Leioako Udala, 2001.
  • Mungia berbarik berba. Mungiako Udala, 2001.
  • Meñakako laminaren urregorria. Meñakako Udala, 2002.
  • Arrieta berbarik berba. Arrietako Udala, 2002.
  • Jatabe berbarik berba. Jatabeko Udala, 2002.
  • Zaldibar berbarik berba. Zaldibarko Udala, 2003.
  • Euskaldunaren anekdotak I. Mendebalde Kultura Alkartea, 2004.
  • Berango berbarik berba. Berangoko Udala, 2004.
  • Bilbotarron euskararen zuzuan. Asapala Kultur Elkartea, 2004.
  • Derioztarron euskara. Tximintx euskara elkartea, 2005.
  • Bizkaian zehar, Euskararen ikuspegi orokorra. Mendebalde Kultura Alkartea, 2007.

Errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Traineru bete lagun: Iñaki Gaminde omenduz liburua argitaratu zen 2019 bere omenez.[24]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Iñaki Gaminde - Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2025-10-24).
  2. «IGNACIO GAMINDE TERRAZA - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (kontsulta data: 2025-11-02).
  3. a b «Gaminde Terraza, Iñaki» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2019-01-16).
  4. «Iñaki Gaminde: “Gipuzkoan uste da hortik kanpo, Lea-Artibain kenduta, ez dagoela euskaldunik” • ZUZEU» ZUZEU 2012-06-11 (kontsulta data: 2019-01-16).
  5. «Iñaki Gaminde: euskalgintza herrigintza iraultzailean» Argia (kontsulta data: 2019-01-18).
  6. Gaminde Terraza, Iñaki. «Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (kontsulta data: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
  7. «Iñaki Gaminde» sites.google.com (Eudia taldea) (kontsulta data: 2019-01-16).
  8. Etxeberria Murua, Pilar; Knörr Borràs, Henrike. (2005). Txillardegiri omenaldia ´´Nerekin yaio nun´´. EUSKALTZAINDIA arg ISBN 978-84-95438-21-8. (kontsulta data: 2023-11-17).
  9. a b Gaminde Terraza, Iñaki. (1992). Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa. Deusto. Deustuko Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-133-4. (kontsulta data: 2025-11-02).
  10. Gaminde, Iñaki. «Liburuak - UEU» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (kontsulta data: 2025-11-02).
  11. Gaminde Terraza, Iñaki. (1984). Aditza bizkaieraz (I). UEU arg ISBN 978-84-398-2925-6. (kontsulta data: 2025-11-02).
  12. Gaminde, Iñaki. (1985). «Aditza. Ipar goi nafarreraz I» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-11-02).
  13. «Bizkaieraren Fonoteka» aholab.ehu.eus (kontsulta data: 2019-01-16).
  14. «Ordiziako Euskara Zerbitzua -Baliabideak» www.ordizia-euskaraz.eus (kontsulta data: 2019-01-16).
  15. www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2019-01-16).
  16. «SAREAN: Bizkaieraren fonotekea» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2019-01-16).[Betiko hautsitako esteka]
  17. «Bizkaieraren Fonoteka Interneten. - Euskadi+innova» www.spri.eus 2007-07-12 (kontsulta data: 2019-01-16).
  18. «Bizkaifon (Bizkaieraren Fonoteka) – ELRA Catalogue» catalog.elra.info (kontsulta data: 2019-01-16).
  19. «BIZKAIERAREN FONOTEKA» Argia (kontsulta data: 2019-01-16).
  20. a b Traineru bete lagun : Iñaki Gaminde omenduz. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua 2018 ISBN 9788490829721. PMC 1089397465. (kontsulta data: 2019-04-15).
  21. Lexikoaren Behatokia. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2018-10-09).
  22. «Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE» www.eizie.eus (kontsulta data: 2018-10-09).
  23. «Iñaki Gaminde: “Gipuzkoan uste da hortik kanpo, Lea-Artibain kenduta, ez dagoela euskaldunik” • ZUZEU» ZUZEU 2012-06-11 (kontsulta data: 2019-01-16).
  24. Etxebarria Lejarreta, Aintzane; Iglesias Chaves, Aitor; Legarra Uruburu, Hiart; Romero Andonegi, Asier. (2019). «Traineru bete lagun: Iñaki Gaminde omenduz» web-argitalpena.adm.ehu.es (kontsulta data: 2024-09-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]