Black Friday (1921)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Black Friday, langile britainiarren historian, 1921eko apirilaren 15ari egiten dio erreferentzia, non garraio eta trenen elkarteek meatzariak babesteko greba deialdia alde batera uzteko agindua eman baitzuten[1]. “Black” (beltza) terminoak langile askok meatzariei traizioa egiten ari zirelaren sentimenduari egiten dio erreferentzia.


Aliantza hirukoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1890eko hamarkadan eta XX. mendeko lehen bi hamarkadetan, saiakera handiak egin ziren sindikatu txikien eta bertako erakundeen arteko loturak sendotzeko eta elkarrekin lana egiteko. Garraio-langile Federazio Nazionala sortu zen 1910ean zamaketarien, marinelen eta tren industrian lan egiten zuten pertsonen ekintzak koordinatzeko eta 1912an berriz, Trenbide-langileen Batasun Nazionala eratu zen. 1914an, trenbide eta garraio batasunak sindikatuekin eta Britainia Handiko Meatzarien Federazioarekin batu ziren Aliantza hirukoitza sortzeko.

Meategietako krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerraren ondoren, askok Aliantza hirukoitza eta elkar-ekintza depresio ekonomikoak eragindako soldata-murrizketaren aurkako defentsa modu bezala hartu zuten. Ikatz-industria eta trenbideak estatuak kontrolatu zituen gerran, beraz, ez zieten boterea esku pribatuei gerra amaitu eta segituan itzuli. David Lloyd George-ren Gobernua ez zen soldatak jeistearen guztiz alde agertzen, ez baitzituen grebak edota protestak nahi. Meatzarientzako murrizketak atzeratu egin zituzten industria kontrolpetik irten zen arte, 1921eko martxoaren 31n. Murrizketak onartzeari uko egin zioten meatzariak kaleratuak izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Archives, The National. «Black Friday and the TUC» www.nationalarchives.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).