David Lloyd George

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David Lloyd George
David Lloyd George

1916ko abenduaren 7a – 1922ko urriaren 19a
Aurrekoa Herbert Henry Asquith
Ondorengoa Andrew Bonar Law

Jaiotza 1863ko urtarrilaren 17a
Chorlton-on-Medlock, Manchester
 Ingalaterra
Heriotza 1945ko martxoaren 26a
Tŷ Newydd, Llanystumdwy, Gwynedd,  Gales
Alderdi Politikoa Alderdi Liberala
Ezkontidea(k) Margaret Lloyd George
Frances Stevenson
Lanbidea Abokatu
Erlijioa Kristaua, Ezkonformista
Sinadura David Lloyd George-ren sinadura

David Lloyd George (Manchester, 1863ko urtarrilaren 17a - 1945eko martxoaren 26a, Tŷ Newydd, Llanystumdwy, Gales), britainiar politikaria zen, 1916-1922 urteen artean Erresuma Batuko Lehen Ministroa ere izan zen; haren agintaldiak Lehen Mundu Gerraren azken urteak eta gerra ondorengo lehenbiziko urteak barne hartu zituen.

Galestar jatorriko familia batean hazi zen (galesa zen haren lehen hizkuntza) eta bizitzako azken urteak ere Galesen iragan zituen. Haren jatorria zela eta, politika giroan Galestar Aztia ezizena jaso zuen.

Abertzale sutsua eta erradikalismoaren jarraitzailea zen garai hartan eta gogor kritikatu zuen Ingalaterrak boerren auzian izandako jokabidea. Alderdi Liberaleko buruzagi izan zen, merkataritzako ministro (1905-1908) eta Exchequerreko kantzelari (1908-1915) izendatu zuten. Aberatsen zergak igo zituen eta jauntxoen haserreaz baliatu zen haiek zuten aginpide maila 1911ko legearen bidez murrizteko.

Bakezalea zen baina Belgikako inbasioak (1914) erabat aldarazi zuen bere politika eta Munizioetako ministro (1915-1916) eta Gerrakoa izendatu zuten (1916) kontserbadoreekin bat eginik. 1916an Lehen Ministro izendatu zuten eta zuhurtasun handiz gidatu zuen Ingalaterra garaipena lortu arte.

Lehen Mundu Gerra amaitutakoan arazo handiak izan zituen aliatuekin bake-negoziaketak zirela eta. Barne-arazoak ere larriagotu egin zitzaizkion eta Irlandaren burujabetasuna onartu behar izan zuen (1921). Kontserbadoreek alde batera utzi zuten, eta orduantxe hasi zen alderdi liberalaren gainbehera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Lloyd George Aldatu lotura Wikidatan