Bless Me Father

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
'''''
Formatua Sitcom
Iraupena 30 min.
Egilea Peter De Rosa
Protagonistak Arthur Lowe
Daniel Abineri
Gabrielle Daye
Patrick McAlinney
Herria  Erresuma Batua
TB Katea ITV
Emisioa 1978ko irailaren 24a
1981eko abuztuaren 16a
Atalak 21

Bless Me, Father (euskaraz Bedeinka Nazazu, Aita) ITV britainiar telebista etxearen komediazko telesaila da. Bertan Arthur Lowe, Daniel Abineri, Gabrielle Daye, Patrick McAlinney, David Ryall, Derek Francis eta Sheila Keith aktoresa-aktoreek parte hartu zuten. ITV kateak Britainia Handian 1978-1981 urteen artean emititu zuen. Euskal Herrian aldiz, ETB1ean euskaraz eta ETB2an gaztelaniaz 80eko hamarkada erdi eta amaiera aldera Aita Bedeinka Nazazu izenburupean emititu zuen.

Kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesailak bere 21 ataletan zehar Aita Charles Duddleswell (Lowe) irlandar parroko katolikoa eta bere apaiz laguntzaile gazteak (Abineri) London hiriko erdi-mailako eta fikziozko St. Jude auzunean dituzten abenturak azaltzen dizkigu. Telesaila 1950eko hamarkadan girotzen da.

Gidoia Peter De Rosak idatzi zuen (hau apaizondoa zen). De Rosak gidoia Neil Boyd ezizenez idatzi zuen, hots, hori telesaileko parrokoaren apaiz gazte laguntzailearen izena zen. Gainera Boydek telesaila honetan oinarritutako hainbat eleberri argitaratu zituen. ITV network ekoiztetxeak London Weekend Television etxearentzat gauzatu zuen.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aita Charles Duddleswell (Arthur Lowe), parroko katoliko irlandarra, umoretsua eta "axeria" oso, beti ateraldi xelebrez erantzuteko prest.
  • Neil Boyd, parrokoaren apaiz laguntzaile gazte eta zintzoa (Daniel Abineri), Aita Charlesen laguntzaile nekagaitza, sentipen onez beteriko apaiz hasi berria.
  • Mrs Pring (Gabrielle Daye), bi elizgizonen bizilekuko etxekoandrea da.
  • Daley doktorea (Patrick McAlinney), maizegi erre nahiz zurrut egiteko zaletasuna duen sendagilea, Aita Charlesen pareko "axeria". Biak ume-umetatik lagunak dira.
  • Billy Buzzle (David Ryall), fedean nahiz erlijioan batere sinisten ez duen bizilaguna.
  • Ama Stephen (Sheila Keith), goi-lekaime edo monja.
  • O' Reilly artzapezpikua (Derek Francis), Aita Charles eta Neil Boyden burua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]