Bodu Bala Sena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bodu Bala Sena
බොදු බල සේනා
Bodu Bala Sena symbol.svg
Egoitza Sri Sambuddha Jayanthi Mandira
Kolonbo, Sri Lanka
Koordenatuak 6° 53′ 45.90″ N, 79° 51′ 36.20″ E / 6.8960833°N,79.8600556°E / 6.8960833; 79.8600556Koordenatuak: 6° 53′ 45.90″ N, 79° 51′ 36.20″ E / 6.8960833°N,79.8600556°E / 6.8960833; 79.8600556
Idazkari Nagusia Galagoda Aththe Gnanasara thero
Mota Antolakunde politiko monastikoa
Ideologia politikoa
Sinhalar nazionalismoa
Erlijioa Budismoa
Webgunea bodubalasena.com

Bodu Bala Sena antolakunde politiko monastikoa da. 2012an sortu zen Kolonbon. Ideologikoki sinhalar nazionalistak dira eta erlijioaren aldetik, budistak.

Muturreko sinhalar budisten, tamil hinduen eta musulmanen arteko harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamil hinduak bezala muturreko sinhalar budista hauek jomugan dituzte musulmanak. Erakunde honen partetik bazterkeria jasan dute musulmanek eta baita indarkeria ere 2014ko ekainean, esaterako. Musulmanak biztanleen %9 inguru dira, eta hainbat iturrik tamiltzat dituzte, tamila baitute haien ama hizkuntza. Beste iturri batzuek diote, ordea, VIII. eta XV. mende artean uhartera iritsitako arabiarren ondorengoak direla.

Muturreko sinhalar budisten indarkeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko ekainean muturreko talde budistek haien aurkako oldarraldi kanpaina hasi zuten. Hego-ekialdeko kostaldeko Aluthgama herrian musulmanen etxeak erre zituzten, eta lau lagun hil. Bodu Bala Sena (BBS) muturreko talde budistaren buruak, Galagodaatte Gnanasara monjeak, emandako hitzaldiaren ondotik hasi zuten oldarraldia[1].

Armada bidali zuten herrira, eta etxean geratzeko agindua ezarri. Halere, ez zeuden lasai hango musulmanak, uste baitzuten gobernuak muturreko talde horiek babesten zituela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]