Bolatta Silis-Høegh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bolatta Silis-Høegh

Bizitza
JaiotzaQaqortoq (en) Itzuli1981eko apirilaren 17a (43 urte)
Herrialdea Groenlandia
Familia
AitaIvars Silis
AmaAka Hoegh
Ezkontidea(k)Emile Hertling Peronard (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAarhus Art Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta margolaria

Bolatta Tatjana Paarnaq Silis-Høegh (Qaqortoq, 1981eko apirilaren 17a) groenlandiar artista eta haur literaturako idazlea da, gaur egun Danimarkan bizi dena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean jaio zen Qaqortoqen, Ivars Silis letoniar argazkilariaren eta Aka Hoegh groenlandiar artistaren familian[1][2]. Bere neba, Inuk Silis-Høegh[1], bederatzi urte zaharragoa da[2].

2006an[3] Aarhus Arte Akademian graduatu zen[1].

Artista garaikide gisa aritzen da euskarri anitzetan eta Ameriketako Estatu Batuetako pop kultura eta Groenlandiako herri-kultura uztartzen ditu[1][2].

2005ean egin zuen lehenengo erakusketa Groenlandiatik kanpo, Kopenhageko Ipar Atlantikoko Etxean[2].

Bere lanik ezagunena Haveforeningen Sisimiut 2068 da Groenlandiako alokatutako baratze tradizional baten hiru dimentsioko irudikapena, 2068an ezarria eta landare eta animalia tropikalez betea. Klima aldaketaren eraginari buruzko hausnarketa da[1][4]. 2010ean, lan horrek Danimarkako Arte Fundazioaren saria irabazi zuen[2].

2015ean eta 2016an, Groenlandiako gobernuak 2013an uranioaren meatzaritzari buruzko moratoria bertan behera uzteari erantzunez, Silis-Høeghek Light On Lights Off erakusketa egin zuen[5]. 2016an ere, bere STORM erakusketa antolatu zen Nordatlantens Bryggen, eta bertan artistak haserrearen, politikaren eta ekologiaren gaiak jorratu zituen[6].

Emile Hertling Péronardekin ezkonduta dago. Bi seme-alaba dituzte: Isamu eta Sila. 2014an Kopenhagen bizi ziren[2].

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aima (danieraz eta groenlandieraz, 2011)
  • Aima qaa schhh / Aima Schhh! (ingelesez, danieraz eta groenlandieraz, 2014)
  • Aima meets the Mother of the Mountain / Aima møder Fjeldets Moder (ingelesez, danieraz eta groenlandieraz, 2020)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Ingelesez) Lindsay, Shelton. «Bolatta Silis-Høegh: Evoking Greenland’s Past and Future» Culture Trip 2021-08-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  2. a b c d e f (Ingelesez) Nordlund, Mads. «Bolatta Silis-Høegh – Greenlandtoday» Greenland Today 2014-11-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  3. (Ingelesez) «About» Bolatta Silis-Høegh (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  4. (Ingelesez) Wakim Dennis, Yvonne; Hirschfelder, Arlene; Rothenberger Flynn, Shannon. (2016). Native American Almanac: More Than 50,000 Years of the Cultures and Histories of Indigenous Peoples. Visible Ink Press ISBN 978-1-57859-607-2..
  5. (Ingelesez) Hencz, Adam. «Shaping Identities: Contemporary Greenlandic Artists» Artland Magazine 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  6. (Ingelesez) «STORM - Bolatta Silis-Høegh» Nordatlantens (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]