Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra
Jatorria
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Ezaugarriak

Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra (euskaraz: «Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordearen buletina») Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeak argitaraturiko aldizkaria izan zen, egungo Príncipe de Viana aldizkariaren aurrekaria dena. Lau garaitan argitaratu zen, 1895etik 1936ra, aldizkakotasun desberdinez.

Lehenengo erredazkioa honakoa izan zen: presidentea Arturo Kanpion; presidenteordea, Julio Altadill; idazkaria, José Zalba; kontserbadorea, Victoriano Juaristi; bokalak: Onofre Larunbe, Francisco Javier Arraiza, José María Uharte, Serapio Esparza, Jesús Etaio, José Estaban Uranga eta José Ramón Castro.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]