Edukira joan

Bordante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bengoechea hotela Idahon. Hotelen euskal apopiloak ziren bordanteak.

Bordante Ameriketako Estatu Batuetako Mendebaldeko euskal komunitateen euskaran erabiltzen den hitza da. Bordante euskal ostatu bateko egoiliar edo apopiloa estateko, edo, orokorrean, ostatu edo hotel batean lo egiten duen pertsona da.[1] Ingelesezko 'boarder' hitza omen dauka jatorria () eta Kaliforniako eta Ameriketako beste leku batzuetako gaztelaniaz ere erabiltzen da, RAE Espainieraren Akademiak bere Diccionario de americanismosen jasotzen duenez.[2]

Azken bordantea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Kultura webgunearen arabera Mitxel Bordagarai (Anhauze, 1938-Chino, 2022) azken bordantea izan zen. Emigranteei lo egiteko lekua eta jaten ematen zieten euskal ostatuak ixten joan ziren emigrazioa bukatu zenean edo, zaharberritu eta egokitzen, euskaldunentzako 'hotel' partean geratzen ziren azken bordante euskaldunak mantenduz, eta jatetxe partean bezero amerikarrak eurenganatuz eta izena hartuz, 'Basque family style' famatua marka. Mendebaldean, tradizio euskalduneko herri askotan, jatetxe soil bilakatutako euskal ostatuak bertako jatetxe estimatuenetakoak dira. Eta horietako batzuetan, hala nola Chinoko Basque Cluben, segitu izan dute betetzen aterpe funtzioa zahartzen joandako azken bordante bakanentzat, normalean familia sortu ez duten gizon edadetuak, Mitxel Bordagarairen kasuan bezala.

Michel Bordagaray 1938ko irailaren 9an sortua zen Anhauze herri baxenafartarrean eta, beraz, 83 urte betez hil zen. Soldaduska egin eta Algeriako gerlatik pasatuta emigratu zuen Kaliforniara artzain. Geroago bestelako lanetan ibiliko zen eta ez zen sekula ezkondu, ezta familia sortu ere. Ez zen sekula itzuli Euskal Herrira eta, euskal emigrante asko bezala, euskaldun bizi izan da Kalifornian, Centro Bascoko Euskal Herri txikian. Chinoko Centro Bascon 'ganbera' edo 'kuartua' hartua zuen azken emigrante euskalduna. [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]