Anhauze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anhauze
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Anhaux Fronton.JPG
Anhauzeko pilotalekua.

Anhauzeko armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Baiona
Kantonamendua Euskal Mendialdea
Izen ofiziala Anhaux
Auzapeza Andre Changala (2014-)
Posta kodea 64220
INSEE kodea 64026
Herritarra anhauztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 10′ 09″ N, 1° 17′ 28″ W / 43.169166666667°N,1.2911111111111°W / 43.169166666667; -1.2911111111111Koordenatuak: 43° 10′ 09″ N, 1° 17′ 28″ W / 43.169166666667°N,1.2911111111111°W / 43.169166666667; -1.2911111111111
Anhauze hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Anhauze
Anhauze
Anhauze (Nafarroa Beherea)
Azalera 12,33 km2
Garaiera 180-1.247 metro
Demografia
Biztanleria 370 biztanle (2013)
Dentsitatea 30,01 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 18,81
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 89,98
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 74,34 (2011)
Genero desoreka[1] % -3,5 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 3,59 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 55,06 (2010)
Euskararen erabilera % 22,69 (2011)
Datu gehigarriak


Anhauze Nafarroa Behereko hegoaldeko udalerri bat da, Baigorri eskualdekoa. 2013an, 370 biztanle[2] zituen.

Izena

Anhauze izena hainbat formatan agertu da, hisotrian.

Onodz (1068[3],[4]-1072[4]), Nodz (1105[4],[3]), Naoz (1264[4],[3]), Hanauz (1350[4],[3]), Anhautz (1366[4],[3] eta 1413[3]), Anus (1378[3]), Anaux (1513[5]), Iruñea[6]), Hanaux (1621[5], Martin Biscay[7]) eta Anhausse (1686[5], Baionako diozesaren artxiboak [8]).

Etimologia

Brigitte Jobbé-Duval-ek [9] Anhauze izenari ona-oz (mendixkaren tokia) zentzua aurkitzen dio.

Bertze toponimo batzuk

Xubitoa Azkarate eta Anhauzeko bazter herrixka da, 1863an[5] "dictionnaire topographique Béarn-Pays basque" hiztegi topografikoak aipatzen duena.

Jauregia Nafarroko erreinuaren manupeko etxe bat zen, 1863eko[5] hiztegi horrek dionaz.

Frantses izena

Gaurko frantsesezko izena Anhaux da.

Geografia

D 15 eta D 518 errepideen bitartez Anhauzerat iristen ahal da.

Ingurune naturala

Arnegiko Errobiko ibaiadarra den Ontzoroneko errekak egiten du Lasa eta Anauze arteko muga.[10]

Bertzalde, Adartza (1.250 m) da Baigorri, Lasa eta Anhauze arteko mendilerroa da.

Adartza mendilerroko Anhauze herriko eremuko gailurrak hauek dira : Artzainharria (971 m), Arrolako Harria (1.060 m) eta Munhoa (1.021).

Anhauzetik, Lasatik edo Baigorritik GR 10[11] ibilbidearen bitartez Munhoa mendirat igaiten ahal da.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Barnea
  • Berterretxeko bordaldea
  • Eliza
  • Ezpilako borda
  • Elhorrixuri
  • Haspalauneko borda
  • Hegi
  • Lezeko borda
  • Liztur Erreka
  • LaKo
  • Mendiona
  • Munozabal
  • Munoa
  • Ontzorone
  • Olhegi
  • Tanborinenea
  • Urdoi
  • Xubitoa

Historia

Anhauzeko herria Aldude ibarra osatzen zuen hamaika herrixketarik bat zen. Erdi Aroan, hamaika herrixka horiek ondoko hauek ziren: Azkarate, Soroeta, Musuritze, Lasa, Irulegi, Urdoze, Leizparze, Okoze, Otikoren, Germieta, Anhauze, denak ibarraren iparraldean daudenak. Hegoaldea, berriz, geroxeago jendeztatu zen.

Anhauze izena agertzen den dokumentu zaharrena X. mendeko Saint Jean de Sorte abadiako eskuizkribua da. Abadia beneditar hori X. mendean Nafarroa ipar-ekialdean plantatua izan zen. Garaiko monasterio asko bezala, etxalde zabal bat zen bere funtsak Nafarroa Beherea eta Orthe eskualdeko uhaitzen bazterrean zituenak, bai eta ere Anhauzeko parrokian.

1023 inguruan Antso III.a Gartzez Nagusiak Lupo Antso lehengusuarentzat Baigorriko bizkonderria sortu zuen. Herrixkaren sortzea garai hortakoa da. Jean-Baptiste Orpustan[12] euskalariak erakusten duen bezala, 11. mendean Anhauzeko etxeen estatutua finkatu zen. 1350, 1366 eta 1412 urteetako artxibo batzuetatik osaturiko liburu horretan erdi aroko Anhauzeko etxeen izenak bildu ditu.

Zerrendatu 28 etxeetatik 4 nobleak ziren (etxea baizik ez zen noblea eta ondorioz etxeko jabeak horrela kontsideratuak ziren). Beste etxeak etxe nagusiko jaunaren funtsetan eraikiak ziren eta zergak diruz, lanaz edo uztaz ordaintzen zituzten. Baigorri eta gero Etxauzko bizkondeek herriko zergez gozatu zuten, 1792an desagertu arte.

Baigorri ibarreko 1706ko Biltzar nagusia Anhauzeko elizako kalostrapean egin zen.[13]

Anhauzeko armarriak Apeztegiko etxekoak dira. 1993ko uztailaren 30ean herriko kontseiluak onartu zituen. Pierre Hariztoik[14] Apeztegikoak Anhauzeko Jauregiko jaunak zirela idazten du, eta 1670a baino lehen Apeztegikoak nobleak zirela. XVIII. mendean Apeztegia abadia laikoa omen zen eta 19. mende arte bere kideek ibarrean eragin handiA ukan zuten.

XVIII. mendeko Cassini geografoaren mapak ondoko hauek aipatzen ditu:

  • Anhauzeko herrixka, eliza duena;
  • Xubitoa herrixka, gaur egun izen bera duena;
  • Basaburia herrixka, gaur egungo Olhegi auzogunea;
  • Untsaharte herrixka, gaur egungo Lakoa auzogunea;
  • Anzone, Arrolako Harriaren magalean diren gaur egungo Tambourin eta Munhoa auzoguneen parte bat.

Ekonomia

Herria Irulegiko Arnoaren eta Ossau-Irati sormarkaren eremuetan dago. Jarduera nagusiena nekazaritza da.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
604 590 336 533 607 697 710 705 622
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
642 630 607 572 570 588 518 496 453
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
419 430 387 371 365 341 321 318 293
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2007 2008 2013
272 285 275 274 310 247 285 290 370


Politika

Auzapezen zerrenda

Agintaldia Auzapeza
2014- Andre Changala (Ezker abertzalea)
2008-2014 Jacques Etchandy (MODEM)
1996-2008 Jacques Etchandy (UDF)
1977-1996 Bernard Etcheperestou
1959-1977 Jean-Pierre Iribarne
1947-1959 Bernard Piarresteguy
1947-1947 Michel Etchepare
1945-1947 Arnaud Irouleguy
1934-1945 Jean Laxague
1922-1934 Gratian Iribarne
1904-1922 Michel Jaureguy
1883-1904 Pierre Narbaitz
1883-1883 Gratian Arrambide
1881-1883 Antoine Arreguy
1874-1881 Jean d'Apesteguy
1848-1872 Jean d'Apesteguy
1840-1848 Jean Jaureguiberry
1832-1840 Guillaume Arreguy
1800-1832 Arnaud d'Apesteguy
1792- Guillaume d'Uhalde


Herri elkargoa

Garazi-Baigorri herri elkargoko kidea da.

Anhauztar ospetsuak

Ondasun nabarmenak

  • Nafarroa Behereko eran eginiko etxeak
Anhaux Maison.jpg
Anhaux Maison2.jpg

Erreferentziak

  1. a b c d e   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  2. "INSEE" erakundeko datuak (frantsesez)
  3. a b c d e f g   Grosclaude, Michel (2006) Dictionnaire toponymique des communes, Béarn Edicions reclams & Édition Cairn ISBN 978-2-35068-005-7 .
  4. a b c d e f   Mérimée datu-basea, Frantziako Kultura Ministerioa Présentation de la commune .
  5. a b c d e   Raymond, Paul (2005) Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque Archives et Culture ISBN 978-2-84618-2300 .
  6. Don José Yanguas ta Miranda jaunek argitaratu izenak
  7. Derecho de naturaleza que la merindad de San-Juan-del-pie-del-puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla - 1622 petit in-4°
  8. 17 eta 18. mendeko eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  9.   Jobbé-Duval, Brigitte (2009) Dictionnaire des noms de lieux - Pyrénées-Atlantiques Archives et Culture ISBN 978-2-35077-151-9 .
  10. Notice du Sandre sur Anhaux
  11. Cartographie Pyrénées - Editions Sud-Ouest
  12.   Orpustan, Jean-Baptiste (2000) Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse Navarre et Soule Izpegi ISBN 978-2-909262-23-9 .
  13. Mixel Oronoz: Oilandoiko ermita, 2001, Elkarlanean.
  14.   Haristoy, Pierre (1883) Recherches historiques sur le Pays basque H.Champion .

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anhauze Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa