Border Collie
Border Collie | |
---|---|
Txakur arraza | |
![]() | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | ![]() |
Altuera |
|
Kumaldiaren tamaina | 6 |
Katalogo kodea | 297 |
Border Collie artzain txakur arraza bat da, collie familiakoa.
Lagunkoia eta oso ospetsua, ikasteko ahalmen handia du. Agility ekintzetarako, artzaintzarako eta beste ekintza batzuetarako erabiltzen dira.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izen honen jatorria ( border- muga) adierazten du. Border Collie-a Eskozia eta Ingalaterra artean hedatu zen, bere helburua lurrazal gogorretan larreratzea da.
Arraza honen aintzindaria V k.o eta I k.o mendeetan britaniar irletara iritsi zen, Europa gurutzatzen zuten komunitate zeltetako batzuk Irlandan bere abereekin eta txakurrekin instalatu ziren. Hortik collie-a "erabilgarri" izena dator.
Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Border Collie-a tamaina ertainekoa da. 16 eta 23 kilogramo bitartean pisatu dezake. Bi ile geruza dauzka; beltza eta zuria, beltza eta grisa (urdina), urdin zozoa, gorri autraliarra, baita ere hiru kolore izan dezake.
Gorputz atletikoaren itxura dauka, bular baxua, sendoa eta bizkorra da. Bere tamaina normalean arrentzako 46.5 eta 56 zentimetro bitartean eta emeetakoa 46 eta 53 zentimetro bitartekoa da. Bere buztana luzea, samar kurbatua, ile asko eta buztanaren amaieran ile zuriko xerloa dauka.
Border Farm izeneko arraza bat existitzen da, Border Collie-aren ezaugarri berdinak ditu baino tamaina txikiago eta ile gutxiago dauka.
Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oso leiala da, bereziki lider bezala adoptatzen duena. Bere begirada ezaugarri nagusienetarikoa da. Lan egiten duenean oso zoriontsua da. Batez ere, bizkotasun handia dauka. Border Colliea, artaldea eramateko txakurrik egokiena da.
Txakurrik burutsuena bezala hartuta dago.
Agility, txakurra duten pertsonentzako kirola da. Txakurraren arraza berdin du. Gidariek txakurra oztopo-sail batzuetatik eraman behar dituzte eta honen bidez beraien gaitasunak, kontzentrazioa, adimena, gizartekoitasuna eta bizkortasuna erakusten dute. Border Collie-a kirol honetan oso nabarmena da.
Bizkorra, burutsua, ernea eta harkorra da. Maitakor eta mantsoa da, pertsonekin eta beste animaliekin gizartekoia da. Ariketa fisikoak egin behar dituzte egunero, oso mugituak dira.
Egokitu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Border Collie-aren aurreko bista:
- Burua:Buru-hezur zabala. Muturra motza eta gogorra da.
- Sudurra: Normalean beltza da, baino normalean ile marroiko txakurrek sudur marroia dute.
- Begiak: Ondo banatutak izan behar dituzte, forma obalatua eta tamaina ertaina izan behar dute. Marroia kolere komuna da, baino urdian izan ahal dituzte.
- Belarriak: Tamaina ertaina dute. Zuzenak, erdi zuzenak eta jausiak dira.
- Hortzak eta masailezurrak: Hortzak oso gogorrak dira.
- Lepoa: Luzera onekoa, sendoa eta gihartsua dauka.
- Gorputza: Itxura atletikoa dauka, bular sakona dauka. Bizkarra zabala eta hihartsua dauka.
Eskualdeko apendikularra:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Oina: Forma obalatua, sendo eta osasuntsuak dauzka. Behatzak batera egon behar dute.
- Buztana: Luzea daukate.
Ilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi motatakoak izan daitezke:
- Luzea
- Motza
Kanpoko geruza dentsoa da eta barrukoa dentsoa eta leuna. Belarrietan ile motsa eta laua dauka.
Beste Collie batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Baserrietako Colliea
- Shetland irletako txakur artzaina
- Ile motzeko Collie-a
- Ile luzeko Collie-a
- The Intelligence of Dogs
- Agility
- Txakur artzaina