Bost Zaurien Ospitalea
Bost Zaurien Ospitalea, Sevillan dago, eta, gaur egun, Andaluziako Parlamentuaren egoitza da.
1546an hasi zen eraikitzen, Don Fadrique Enríquez de Riberaren borondatez, 1539an hil zena. Martín de Gainzak diseinatu zuen, eraikin honen lanak zuzendu zituena 1556an hil zen arte. Bi urte beranduago, lanen jarraipenaren enkargua, Hernan Ruiz II.ari ematen zaio, oraindik erabat amaitu gabe zegoen arren, bi urte beranduago inauguratuz.
Bere oinplanoa, laukiluze formakoa da, eta 10 patioren inguruan antolatzen da, hauetatik, soilik bederatzi eraiki ziren arren, eta, gaur egun, zortzi baino mantentzen ez diren arren. Eraikinaren elementurik bereizgarriena, inongo zalantzarik gabe, bere eliza da, erdiko patioan kokatua, gurutze latindar formako oinplanoa eta pizkundetar izaera zabala ditu. Gainontzeko eraikina baino altuagoa da. Bere barnean, gaur egun osoko bilkurak ospatzen diren tokia dena, bere erretaula nagusia nabarmentzen da, Diego Lopez Buenok egina Alonso Vazquezen margolanekin Asensio de Maedaren diseinuaren arabera.
Eraikinak, ospitale funtzioa izan zuen 1972 arte. Urte batzuk utzia eman ondoren, 1986an, Andaluziako Legebiltzarraren egoitza bihurtzeko proiektuak idazten dira, 1992ko otsailak 28an inauguratuz (Andaluziako eguna). Eraikinaren zaharberritze osoa, 2003an amaitu zen, 1980ko hamarkadan egin ez ziren patio eta gelen berreskuratze lanen amaierarekin.