Bostorri
| Bostorri | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Rosales |
| Familia | Rosaceae |
| Leinua | Potentilleae |
| Generoa | Potentilla |
| Espeziea | Potentilla reptans Linnaeus, 1753 |
Bostorria (Potentilla reptans) Arrosaren familiako landarea da, hostoak bost horritxoz osaturik dituena.[1] Eurasiako eta iparraldeko Afrikakoa baden ere, kosmopolita bilakatu da.[2]
Beste izen arruntak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Potentilla reptans tokiko euskarazko testuetan:[3] basarregatze (basa-arragatze); bost-hostotako; bostorri; bostosto.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estoloi bidez ugaltzen den landarea da. Estoloiak metrobeteko luzera ere har dezake.
Korapiloetan hostoak ateratzen dira, oso horzkatuak eta bost lobuludunak, hortik datorkio izena.
Loreak horiak dira, 4-7 mm-ko petaloak dituztenak. Handik sortuko den fruitua akenio txiki bat da.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzoru buztintsuetako zelaietan erraz aurkitzen da, beti ere toki eguzkitsua bada eta hezetasuna aurkitzen badu.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukarraren aurka egiteko erabiltzen da. Idortzeko gaitasuna duenez ultzerari eta beherakoari aurre egiten ere laguntzen du.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hostoak.
- Lore horiak.
- Bostorriaren estoloia.