Estoloi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marrubi landare bat berez belaundu ahal da, estoloien garapenari esker.

Estoloi bat organismoen arteko lotura-organo horizontala da, landareen kasuan lurpeko edo lurgaineko zurtoin itxura duena eta ugalketa asexualean parte hartzen duena. Estoloiak ez du hostorik izaten, baina nodo bakoitzetik (begietatik) landare berri bat gara dezake, batez ere lurrarekin kontaktuan badago.

Animalia kolonial espezie batzuetan, adibidez Stolonica socialis aszidiatan, estoloiak ugalketa asexuala ere ahalbidetzen du.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estoloiak bi motakoak izan daitezke: airetikoak (lurgainekoak) edo lurpekoak.

Airetiko estoloiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko landare estoloniferoa (estoloiak garatzen dituena) marrubia da. Barneko landareen artean zinta-belarra da ohikoena.

Beste landare batzuk ere garatzen dituzte estoloiak, hala nola basa-marrubia (Fragaria vesca), sagu-belarra (Hieracium pilosella), Saxifraga stolonifera eta pilea nanoa (Pilea pumila).

Zinta-belarraren airetiko estoloia.

Lurpeko estoloiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estoloi batzuk lurpekoak izan daitezke Espezie batzuetan, hala nola harenondokoa (Ammophila arenaria), dunak finkatzeko erabiltzen den graminea espezie bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]