Botere politiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Boterea

Edozein sistema sozialetan, aginduak ematen dituzten gizakiak egoten dira, baita aginduak betetzen dituztenak ere. Botere politikoa gatazkak arautzeko komunitate bateko kideek gauzatzen duten jarduera da. Jarduera honek taldeko kideak behartzen ditu onartzen diren erabakiak betetzera, beharrezkoa bada, indarra erabiliz. Era orokor batean definituko bagenu, botere politikoa estatuaren erabakietan parte hartzeko gaitasuna izango litzake baina gaitasun hau ez da politikarien eskuetan egongo soilik, hiritarren eskuetan ere badago.

Botere hau hiru zatitan banatzen da: botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Botere legegilea, herritarren sufragioz hautatutako biltzarra da, non eginkizun nagusia legeak egitea dena. Botere betearazlea gobernua da, eta legegileak onartutako legeen edukia gauzatzeko eginkizuna du. Botere judiziala, herriaren ordezkariek onartutako legea betetzen dela zaindu behar du, eta hiritar guztiei modu berean aplikatu behar zaie.[1]

Botere politikoa osatzen duten erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monarkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte batzuetan, boterearen antzezpena errituetan jartzen da. Subiranoak gutxi gora behera loteslea den tradizioa heredatzen du. Madame Roland-en esanetan ”haurtzarotik erregeak ordezkaritzarako hezitzen dira”.[2] Hainbat errege mota daude:

Francisco Aita Santua

Sumo Pontífice[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako apezpiku eta Eliza Katolikoko buru espirituala da, bai eta Egoitza Santuaren estatuburu. 1929. urtetik aurrera, aita santuak Vatikano Hiriko Jauregi Apostolikoan du erresidentzia ofizial, Erromako (Italia) barrendegi den hiri-estatua.[3]

Errege-kaudilo militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere burua ekinean dagoen heroi bat bezala aurkezten du, erromatar garaipenean adibidez. Alexandro Handiak, garaitu berri zuen persiar gortearen etiketa gehitu zuenean, bere soldadu greziarrek, argi eta garbi kritikatu zuten "afeminazio" horregatik, greziarren buruzagi gerlariak bete behar zuen paper kementsuagatik, Lisipok egin zion zaldizko estatuarekin askoz hobeto identifikatua, eta ondorengo erregeek, baita guduetan zuzenean parte hartu ez zutenek ere, imitatu egin zutena.[4]

Errege-taumaturgoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salomon errege israeldar biblikoan eredugarria, eta Midas frigiar errege mitikoan kontradibidearekin (Apelesko klixiako irudikapen anitzetan asto belarriekin irudikatzen dena). San Luis erregearen irudi historikoa jakintsu batena da, haritz baten azpian justizia ematen. lit de justice erritualak funtzio errealaren alderdi hori iraunarazi zuen.[5]

Mezenas: Errege Katoliko garaian, Juan de Zuñiga.

Mezenas erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteen, letren eta zientzien babeslea; aurrekari klasikoekin (Pisistrato, Fidias, Augusto -bereziki bere aliatu Mezenas izena eman zion- inguratu zen gorte literarioa) eta Erdi Aroko berragerpenak edo "berregiteak" (Justinianeo, karolingio, Erroma eta Avignongo aita santu gorteak, gorteak, kanpokoak, Mendebaldeko Europa (Maximiliano Habsburgokoa eta bere aliatuak, Errege Katolikoak, eta, batez ere, XVI. mendearen lehen erdian hiru aurkari garaikide zituztenak: Karlos I.a Espainiakoa, Frantzisko I.a Frantziakoa eta Henrike VIII.a Frantziakoa.[6]

Errege burgesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako Victoria erreginarekin eta Orleanseko Luis Felipe I.arekin (roi citoyen edo "barrikaden erregea"), monarkiak, bere buruaz irudi burges eta familiar bat ematea bilatzen du, jarraitu beharreko adibidea eman nahi dion herrira hurbiltzen duena, familia arazoen egunerokotasunera. Eremu pribatuaren eszenaratzea pixka bat ireki da arreta publikoan. Familiaren erabilera eta erregeen eguneroko bizitza beti izan zen elementu garrantzitsua, kontzienteki erabilia, eszenaratzean, garai, leku edo dinastia bakoitzean oso modu ezberdinean izan bazen ere.

Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ideal errepublikarraren formak errespetatzen dituzten errepubliketan, ezerk ez luke bereizi behar estatuburuaren figura eta bere herrikideena. Oliver Cromwellen Commonwealth-en bezala, errepublika modernoak Espartan eta Erromatar Errepublikaren hastapenetan oinarritzen den sinpletasun tradizio baten oinordekoak dira. Segurtasun-aginduek gorputz armatuen presentzia inposatzen duten arren, monarkietako korpsen guardiaren antzekoak, itxura diskretua ematen saiatzen da, bigarren planoan. Estatuburuaren bizitza publikoa eta pribatua bereizten dira. Ez dago oinordekorik, eta, beraz, estatuburuaren familia ez da jendaurrean jartzen.[7]

Legebiltzar erregimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregimen parlamentarioetako ordezkaritza nazionalaren eszenaratzeak sofistikazio-maila handia lortzen du kasu batzuetan, Erresuma Batuko Parlamentuarena kasu: speakerra bere oholtzan, ileorde eta togarekin, gobernuaren eta oposizioaren aldekoen arteko liskar errituala arbitratzen du, bata bestearen aurrean eserita Komunen Ganberaren bi aldeetan; guztiek Lorden Ganberarantz irten behar dute diskurtsoa entzuteko, Erregeak urtero egiten du edo Konbentzionalismo erromantikoen pean, XIX. mendeko historia-pinturaren gaietako bat Erdi Aroko parlamentuen berreraikuntza historizista izan zen, imajinatua baino sinesgarriagoa.[8]

Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza-aldiek, inbertsiorako aldiek eta boterearen ezegonkortasunak antzezpenetara gonbidatzen dute, batzuetan makabroak, herriaren etsaien buruak piken puntan daudenean. Herri iraultzak bereziki interesgarriak dira eszenaratzearen ikuspegitik, herria une batez boterearen jartzaile egiten baita, antzezpenen inbertsio batera lagunduz, inauterietan bezala, "Mundua alderantziz" bat, "Hankaz gora".[9]

Botere politikoaren legalitatea, legitimitatea eta legitimazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legalitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legalitatea

Botere politikoari lotuta, legearen mugen barruan jardutea da. Jarduera hau da eragile politikoei lotuta dagoen kontzeptua. Honekin zuzenbide estatua jartzen da martxan eta legearen aurka doan ekintza oro zigortu egiten da. Zuzenbide estatuaren printzipioek honela diote: “Estatuaren boterea (antolakuntza eta armada) herriaren hautuari lotua egon behar da. Baina bere aplikazio zuzena eta estatuaren zein gobernuaren garapena, aspektu aurrekonstituzionalen menpe egongo da”.[10]

Legitimitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botereari dagokionez legalitateari lotuta dago, Izan ere elementu oso garrantzitsu bat da instituzio juridiko zein politikoen funtzionamendu zuzenerako. Filosofia politikoan legitimitatea boterearen justifikazioari lotzen zaio zuzenki. Max Weber soziologoa izan da agian ekarpen gehien egin dituen autorea gai honen inguruan. Weberren ustez hiru dominazio legitimo mota existitzen dira: izaera arrazionalduna, izaera tradizionala duena eta baita ere izaera karismatikoa duena.[11] Lehen kasuan agindu inpertsonal objektiboki eta legalki ezarriak betetzen dira. Bigarren kasuan, tradizioak agintzen duen jarrera bihurtzen da legitimoa tradizioak ekintza askotan errepikatu dela baitio eta beraz honek legitimoa bihurtu du ekintza edo ohitura. Hirugarren kasuan pertsona baten ekintzak justifikatzen dira konfiantza pertsonalagatik, heroikotasunagatik, edo burututako ekintzak gizartearen sektore bati adibide bezala  baliatu bazaizkio. Gaur egun hiru mota Weberianoak ematen diren harren, gizarte askok ez dituzte jarraitzen bigarren eta hirugarren botere legitimatuak. Baizik eta izaera arrazionala duena, hau da, legak eman diona legitimitatea.[10]

Legitimazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legitimazioa

Gai baten inguruan onarpen soziala lortzeko pozezua da. Honi adibide bat jartzeko esklabuen adibidea daukagu. Esklabuen garaian pentsaezina zen esklabu gabe bizitzea, baina prozezu  bat abiatu zen esklabuen gainean zegoen onarpen soziala deusestatzeko. Kasu hau deslegitimazio prozezu bat izango zen. Aurkako kasua adibidez LGTBQI+[12] mugimenduan antzeman dezakegu, izan ere, horain dela urte batzuk pentsaezina baitzen ezkontza homosexuala onartzea edo pertsona transexual baten onarpena. Gaur egun ere diskrimanzioa dagoen harren, gutxitzen doa onarpen soziala handitzen doalarik.[13]

Botere Politikoaren Adierazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bortxaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste pertsonek portaera jakin bat jarraitzeko erabiltzen den bitartekaria da. Bortxaketa, fisikoa nahiz psikologikoa izan daiteke.

Hertsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala nola bortxaketak, hertsadura agertzea egingo du, bortxaketa jasan duten pertsona horiek, biolentziaz agindutakoa burutzen duenean. Beraz, guztiz aktiboa den eginkizuna baztertzen da, hots, agindu eta betetzeko esana. Eta aginteari agintzeko zeregina soilik uzten zaio. Honekin bat, agintearen aurkako delituak zabaltzen hasiko dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Botere-banaketa» Gizapedia 2018-04-20 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  2. (Gaztelaniaz) «“Religión-Rey-Patria”» pares.mcu.es . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  3. Aita santu. 2019-11-10 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  4. Castaño Perea, Enrique; Garín, Alberto. (2015-10-27). «Dibujos del gabinete de Robert de Cotte para una estatua ecuestre en la Plaza Vendôme» EGA. Revista de expresión gráfica arquitectónica (26): 212 doi:10.4995/ega.2015.4054 ISSN 2254-6103 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  5. Diccionario de la lengua española. (Vigesimotercera edición, Edición del Tricentenario. argitaraldia) ISBN 978-84-670-4189-7 PMC 894591251 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  6. Jiménez-Blanco, M. Dolores. (2003). Menéndez y Pelayo, Marcelino. Oxford University Press . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  7. «Andromède –Antidiotiques 2. Protagoras & cie. : vous êtes tout excusé, cher monsieur...» Sécurité globale (2): 111 2016 doi:10.3917/secug.162.0111 ISSN 1959-6782 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  8. «BIBLIOGRAFÍA CITADA» La representación de la historia contemporánea en el teatro de Lope de Vega (Iberoamericana Vervuert): 291–310 2014-12-31 ISBN 978-3-95487-275-6 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  9. Blanc, Louis. «Histoire du Maximum» Histoire de la Révolution Française (Cambridge University Press): 382–421 ISBN 978-1-139-08646-2 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  10. a b (Gaztelaniaz) DEL HIERRO, JOSÉ LUIS. (PDF) LEGITIMIDAD Y LEGALIDAD. .
  11. Garzón Valdés, Ernesto. (1990-11-30). «Consenso, racionalidad y legitimidad» Isegoría (2): 13–28 doi:10.3989/isegoria.1990.i2.388 ISSN 1988-8376 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  12. LGBT. 2019-10-17 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  13. (Gaztelaniaz) PEREZ LUNO, ANTONIO ENRIQUE. (PDF) DERECHOS HUMANOS, ESTADO DE DERECHO Y CONSTITUCION. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]