Madame Roland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jeanne-Marie Roland de la Platièren erretratua

Marie-Jeanne Phlippon Roland, Madame Roland izenaz ezaguna (Paris, 1754ko martxoaren 17a - ibidem, 1793ko azaroaren 8a) frantses politikaria izan zen, Jean-Marie Roland de la Platièren emaztea. Garai hartako emakume gehienek baino prestakuntza askoz ere hobea jaso zuen gaztetan, eta kartsu jokatu zuen hasieratik iraultzaren alde. Rousseau miretsi zuen biziki. Senarrari lagundu zion Lyonen, eta 1791. urtetik aurrera, girondinoen buruzagi bihurtu zen, eta eragin handia izan zuen girondinoen gobernuan. 1793ko maiatzean preso hartu zuten, girondinoen aurkako esetsaldiaren ondorioz, eta 1793ko azaroan hil zuten gillotinan.

Berari egozten zaio urkamendira zeramatela askatasunaren estatuaren aurrean bota zuen esaldia: "Askatasuna, zenbat hilketa egiten dira zure izenean...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]