Branquias bajo el agua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Branquias bajo el agua
Derribos Ariasen kanta eta singlea
Egilea(k)Derribos Arias
Argitaratze-data1982
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
HitzakPoch
Bestelako lanak
MusikagileaPoch

Branquias bajo el agua Derribos Arias taldearen abestia da, 1982koa, Ignacio Gasca Poch donostiarrak idatzia (musika eta hitzak), eta talde haren lehen diskoari izena eman ziona (EP luzera ertaineko bat izan zen, non Dios Salve al Lendakari ere bazegoen)[1].

Soinu berezi-berezia eginez estreinatu zen Derribos Ariasek kantu honekin. "Soinu espazio bat asmatu zuten, zeina David Cronenberg-en film batean balego, pop musika izena genezakeen", idatzi zuen Rafa Cervera musika kritikariak[2].

Bertsio luze bat egin zuten, dantza erritmokoa, 7 minutukoa, Disco Pocho diskoan sartu zutena. Bertsioak egin dituzte kantuarenak Fangoria eta Lagartija Nick taldeek[3]. Hitzak surrealista samarrak dira, baina aldi berean, inoiz ezer dantzagarririk egin bazuen Derribos Arias-ek, hitzen doinuan bertan ageri da abesti hau dela, honela gasten baira: "branquias bajo el agua es el baile de actualidad / branquias bajo el agua, ideales go-gós..."[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Derribos Arias - Branquias Bajo El Agua» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  2. (Gaztelaniaz) Cervera, Rafa. (2015-11-25). «Derribos Arias, el accidente perfecto» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  3. (Gaztelaniaz) guialven@musicoscopio.com, Guillermo Albaida Ventura-. «Derribos Arias - Branquias bajo el agua - Letra y vídeo de la canción» www.musicoscopio.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  4. (Gaztelaniaz) BRANQUIAS BAJO EL AGUA Letra Derribos Arias. (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]