Edukira joan

Dios Salve al Lendakari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dios Salve al Lendakari
Derribos Ariasen musika-lana
Egilea(k)Derribos Arias
Argitaratze-data1982
Ezaugarriak
Genero artistikoapostpunk
Hizkuntzagaztelania
HitzakPoch
Bestelako lanak
MusikagileaPoch

Dios Salve al Lendakari (grafia originala) edo Dios Salve al Lehendakari Derribos Arias taldearen abestia da, 1982koa, Ignacio Gasca Poch donostiarrak idatzia (musika eta hitzak), eta talde haren lehen diskoan (Branquias bajo el agua EP luzera ertainekoa) argitaratu zen.[1].

Post-punk ereserki gordin eta sarkastiko bat, Derribos Arias taldearen muinaren euskal jatorria agerian uzten duena (Poch eta Alejo Alberdi donostiarrek sortu zuten taldea). Izenburua Erresuma Batuko monarkiaren ereserkian du oinarria (God Save the Queen). Hitzak honela hasten dira: "Dios salve al Lendakari, que no es un rastafari, él es un txistulari..."[2]

Bertsioak egin zituzten ondoren Siniestro Total (Galiziara egokitua: Dios Salve al Conselleiro) eta Negu Gorriak taldeek, azken horrek euskaraz (Jainkoak gorde beza lehendakaria).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]