David Cronenberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Cronenberg
David Cronenberg 2012-03-08.jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian

1999 - 1999
Martin Scorsese - Luc Besson
Bizitza
Jaiotza Toronto1943ko martxoaren 15a (77 urte)
Herrialdea  Kanada
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Torontoko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, hari-idazlea, aktorea, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society of Canada (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0000343

David Cronenberg (Toronto, Kanada, 1943ko martxoaren 15a -) kanadar zinemagilea da.[1]

John Carpenter eta Wes Cravenekin batera beldurrezko zinema garaikidean "C Hirukoitza" izendapenaz ezagutzen den genero horretako hiru zuzendari nabarmenen multzoa osatzen du.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia- eta literatura-ikasketak egin zituen. 1960ko hamarraldiaren amaieran, underground zinema aurkitu zuenean, zenbait film labur egin zituen[3]. Bere lehenengo film luzeak pornografia-filmetan espezializatuta zeuden etxeek finantzatu zituzten. Shivers[4] (1975) lanean sexu bidezko bortxakeria-izurri batek hainbat hildako eragiten ditu etxe moderno batean. Rabid[5] (1976) lanak berretsi egiten du kutsadura, metamorfosi fisikoak eta gizakien senen gainbeherak Cronenbergengan sortzen duten lilura. The Brood[6] (1979) filmean, ama batek bi gnomo krudel erditzen ditu; psikiatriaren aurkikuntzetan oinarrituta, film horrek izura hurbiltzen du ikuslea. Ildo horretatik egin zituen Scanners[7] (1980) eta Dead Zone[8] (1984).

Irudiaren boterea da David Cronenbergen arduretako bat. Hala, irudia, manipulatuta edo asmatuta, gorputz bat da, magnetoskopio bizi bilakatzen den heroia (Videodrome[9], 1992), edo amodioa gizon batekin egiten duen gizona eta emakume batekin ari dela uste duena[10] (M. Butterfly[11], 1992). Baina irudiaren aurreramendu fantasmagoriko horiekin batera, irudiaren bilaketa gero eta sofistikatuagoa egiten du, efektu berezi ia ikusezinetara iritsi arte[12] (Dead Ringers[13], 1988). The Naked Lunch (1991) abangoardiako filma izan zen. The Fly[14] (1988) filmean batu egiten ditu haragi bizia eta materia bizigabea.

Cronenbergek zinema fantastikoaren legeak berritu ditu, eta baita mugak gainditu ere.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Cronenberg Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Browning, Mark. (2007). David Cronenberg : author or film-maker?. Intellect Books ISBN 1-84150-982-5. PMC 567898094. Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  2. (Ingelesez) «Grandes Maestros: Las 3 C del Terror Parte 1» Cinescopia 2011-11-01 Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  3. [https://web.archive.org/web/20090222043459/https://movies.nytimes.com/person/86249/David-Cronenberg/biography «David Cronenberg - Trailer - Showtimes - Cast - Movies & TV - NYTimes.com»] web.archive.org Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  4. Cronenberg, David. (1975-10-10). Shivers. Cinépix Film Properties (CFP), DAL Productions, Canadian Film Development Corporation (CFDC) Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  5. Cronenberg, David. (1977-04-08). Rabid. Dunning/Link/Reitman Productions, Cinépix Film Properties (CFP), Cinema Entertainment Enterprises Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  6. Cronenberg, David. (1979-05-25). The Brood. Canadian Film Development Corporation (CFDC), Elgin International Films, Mutual Productions Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  7. Cronenberg, David. (1981-01-14). Scanners. Canadian Film Development Corporation (CFDC), Filmplan International, Montreal Trust Company of Canada Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  8. Cronenberg, David. (1983-10-21). The Dead Zone. Dino De Laurentiis Company, Lorimar Film Entertainment Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  9. (Gaztelaniaz) Benítez, Sergio. (2015-07-04). «Ciencia-ficción: 'Videodrome', de David Cronenberg» Espinof Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  10. (Gaztelaniaz) Caviaro, Juan Luis. (2011-10-28). «David Cronenberg: 'M. Butterfly', la terrible ilusión del amor» Espinof Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  11. (Gaztelaniaz) M. Butterfly (1993). Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  12. (Gaztelaniaz) Caviaro, Juan Luis. (2011-08-24). «David Cronenberg: 'Inseparables', una mente y dos cuerpos» Espinof Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  13. Cronenberg, David. (1988-09-23). Dead Ringers. Morgan Creek Entertainment, Téléfilm Canada, Mantle Clinic II Noiz kontsultatua: 2021-02-16.
  14. Cronenberg, David. (1986-08-15). The Fly. SLM Production Group, Brooksfilms Noiz kontsultatua: 2021-02-16.