Brasildar futbol txapelketako A Seriea (portugesezCampeonato Brasileiro Série A) edo BrasileirãoBrasilen jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. Palmaresean São Pauloko estatuko taldeak dira nagusi.
Herrialdea hain handia izanik estatu bakoitzeko ligak jokatu ohi ziren bakarrik. Txapelketa Paulista eta Txapelketa Carioca ziren denen artean ospetsuenak. 1960an Hego Amerika osorako Libertadores Kopa antolatzea erabaki zen, Europan egiten hasia zen antzera, eta bertara herrialdearen ordezkaria izango zena bidaltzeko, talde brasildar guztiek parte hartuko zuten txapelketa sortzea erabaki zen 1959an.
Ordutik antolaketa desberdinak izan dituen arren jarraitasuna izan du eta sailkapen historikoan mundu osoko bigarren liga indartsuena da.