Break dance
Breakdancing-a edo B-boying-a, Bronxen eta Brooklynen 1970eko hamarkadako amaieran afroamerikar gaztediak sortutako kirol edota kaleko dantza mota bat da. Hip hop kultura adierazpenaren atal bat da. DJ Kool Herc-ek bere jaialdietan egindako musikarekin batera sortu zen, baina 80ko hamarkadara ailegatu arte ez zuen arrakasta handirik lortu.
Modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dantza mota honek 4 elementu pilakatzen ditu: Top Rock-a, Footwork-a, Power Moves eta Freeze-ak.
- Toprocking: goiko dantzari dagokio, zutik egiten denari, bertan helburua, nagusiki, musikaren oinarri edo (basea) zanpatzea izango da, hau da, erritmoa zapaltzea.
- Foot-work: beheko dantzari dagokio, bertan normalean eskuak lurrean apoiaturik dantzatzen da, gorputzaren enborra erdian mantenduz eta hankekin honen inguruan jolastuz.
- Power-moves: inertzia mugimenduei dagokio, bertan gorputzaren biraketa bilatzen da postura desberdinetan, oso ikusgarria gertzatzen dena.
- Freez-ak: musikaren golpe gogorretan postura deigarriak hartuz, "izozketak" egitean datza.
Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundu osoan zehar breakdance lehiaketa asko daude, hurrengo hirurak nabarmenenen artean daude:
- UK B-BOX Championship: txapelketa hau Dj Hooch-ek sortu zuen Londresen 1996an. Eta honek liburu bat idatzi zuen txapelketari buruz, “From Bronx to Briston” deiturikoa.
- Red Bull BC One: Red Bull-ek sortu zuen 2004an. Urtero txapelketa herrialde desberdin batean egiten da eta munduko 16 breakdance dantzari hoberenek hartzen dute parte. Lehiaketa hau ospetsuenetariko bat da.
- Freestyle Session: Chris Wright-ek (Dj-a eta graffiti idazle edo writer-a) sortu zuen 1997an Kalifornian. Txapelketa honetan normalean lagun-taldeek hartzen dute parte, nahiz eta bakarkako lehiaketa ere badagoen.
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan kirol olinpiko bezala estreinatuko da breakdancing-a. 16 gizonezko eta 16 emakumezko breakdance dantzari lehiatuko dira lehen agerraldi olinpikoan.
Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Breakdance-arekin lotura duten pelikulak ere egin ziren, esaterako; Beat Street, Wild Style, Stomp the Yard…