Edukira joan

Brigantiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaBrigantiar

Motagiza talde bakartua eta tribu
Geografia
JatorriaIparraldeko Ingalaterra
HasieraK.a. 470
Amaiera60
Hedapen mapa

Brigantiar[1] (antzinako grezieraz: Βρίγαντες eta latinez, Brigantes) iparraldeko Ingalaterran, egungo Yorkshire inguruan, Burdin Arotik aurrera bizi zen herria edo tribuen konfederazioa izan zen. Bere lurraldea Brigantia zuen izena, hiriburua Isurium Brigantum (Aldborough) zuena. Eboracum (York), Rigodunum (Castleshaw) eta Olicana (Elslack) hiriak ere bereak izan ziren.

Berez, Brigantia izenak hiru kontzeptu ezberdin adieraz ditzake: Brigantia jainkosa, herri bat eta federazio tribal bat. Erromatarren garaian, konfederazioaren lurralde osoa Britannia Secunda erromatar probintzia bihurtuko zen, Parisii-en lurraldea izan ezik, Derwent ibaiaren ekialdean.

Erromatarrak iritsi baino lehen, Mendebaldeko Yorkshire eta Penino mendien goi-lurren zati handi bat tribuen elkarte informal batek okupatzen zituen, Brigantes izenez ezagutzen zenak. Izenak, zelta hizkuntzetan, "altuak" esan nahi duela dirudi, eta hori epiteto egokia da Britainia Handiko eskualde menditsuenetan bizi zirenentzat.[2]

Retian, egungo Suitza ekialdean eta Austria mendebaldean, Brigantii batzuk egon ziren erromatar garaian, Constanza aintziraren (Lacus Brigantinus) inguruan, eta euren hiriburua Brigantion zen, egungo Bregenz (Brigantion), Austriako Vorarlberg estatuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. (Ingelesez) «Brigantes Nation -» Brigantes Nation 2015-09-22 (kontsulta data: 2026-02-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]