Yorkshire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yorkshire UK 1851 locator map.svg

Yorkshire konderria, Erresuma Batuko konderririk handiena da, eta, bere biztanleria, 5 milioi biztanle ingurukoa da.

Ingalaterrako tokiko administrazioaren zenbait berrantolaketak, eta, bereziki, 1974koak, Yorkshirek, jada, existentzia legal edo administratiborik ez izatea eragin dute, eskualde honetako biztanleek, oraindik maitasunez gogoratzen duten arren. Eta horietako askok, euren burua, oraindik Yorkshireman edo Yorkshirewoman deitzen dute. Yorkshire Criquet Club ospetsua oraindik existitzen da.

Yorkshire izenak (hau da, Yorkeko shire edo konderria), 1974an sortutako hiru konderri berritan jarraitzen du, North Yorkshire, South Yorkshire eta West Yorkshire konderrietan, alegia. Hauetatik, soilik lehena existitzen da orain. Gaur egun, East Yorkshire edo Yorkshire Ekialdeko Riding barrutia ere badago. "Riding", oso antzinako hitza den "thirding"en egungo bertsioa da (Erdi Aroan, Yorkshire hiru zatitan banatua izan zen, "thirds" deritzenetan), eta Yorkshire eta Humber. Humber, Yorkshire eta Lincolnshire banatzen dituen erreka da.

Eskualde honetako hiri garrantzitsu batzuk, Leeds, Bradford, Sheffield, Hull, eta, jakina, York dira.

Geografiari dagokionez, Yorkshire Wolds, Yorkshire Dales eta North Yorkshire Moors nabarmendu behar dira.

Eskenategi musikal bezala, bertan, garai ezberdinetako talde eta bakarlari ugari sortu ziren. Honako hauek adibidez: Bill Nelson, Phil Lynott, Billy Currie, ABC, The Housemartins, The Cult, The Sisters Of Mercy, New Model Army, Cabaret Voltaire, The Human League, Heaven 17, They Must Be Russians, Soft Cell, Pulp, Kaiser Chiefs, The Artic Monkeys, etab.... Howard Devoto han bizi izan zen umetan eta gaztetan, punk eta new wave estiloko taldeetan aritu aurretik.

Konderriko beste talde garrantzitsu bat, anarkopunk estiloko Chumbawamba da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yorkshire Aldatu lotura Wikidatan