Briska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Briska italiar edo espainiar kartekin jokatzen den karta jokoa da, italian asko jokatzen dena. Ohikoena bi bikote aritzea izan arren, bi edo sei jokalarik ere jokatu dezakete. 40 karta erabiliz jokatzen da (zortziak eta bederatziak baztertzen dituzte). Bazak eginez jokatzen da, karta altuenek txikiagoei irabazten dietelarik, eta "briska" deritzon makilak besteak gaindi ditzake[1].

Jokoaren helburua ahalik eta puntu gehien lortzea da, eskualdiak irabaziz. Bildutako karten balioak batzen dira, baina zenbait kartak soilik ematen dituzte, ordea, puntuak: batekoak, hirukoak, erregeak, zaldiak eta txotak.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalariei hiruna karta banatzen zaizkie, eta mazoaren gainontzekoa ahozpez utziko da mahaiaren erdian. Hala ere, mazoaren azpian karta bat ahoz gora utziko da, karta horren makilak zehaztuko du briska[1].

Mekanika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrez adostutako jokalaria hasiko da, karta bat mahai gainera botaz. Beste jokalariek txandaka karta bat botaz erantzungo dute, guztiek bota dutenean erronda bukatuz. Altxaldia edo erronda bukatzean, karta irabazlea bota duenak jokatu diren kartak (eta haien puntuak) bilduko ditu. Altxaldia irabazi duenak hasiko du hurrengo erronda, baina hasi aitzin jokalari bakoitzak karta bat hartuko du mazotik, azken altxaldia irabazi duen jokalaria hasita. Ohar bedi mazoko azken karta briska adierazten duen karta dela.

Karta botatzen duenjokalaria ez da behartua hasierako jokalariaren makila bereko karta botatzera[1].

Erronda irabaztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokatzen den lehen kartak adierazten du altxaldiko makila nagusia, eta altxaldia irabazteko makil horretako karta handiena bota behar da. Karten jerarkia honakoa da: batekoa (onena), hirukoa, erregea, zaldia, eta handik aurrera beheranzko progresioan, bikora heldu arte (karta ahulena).

Bastos Ace spanishdeck.jpg Bastos Three spanishdeck.JPG Bastos King spanishdeck.jpg Bastos Knight spanishdeck.jpg Bastos Knave spanishdeck.jpg

Salbuespena jokoaren hasieran zehazturiko briska makilari dagozkion kartak dira, beste makilak gainditzen baitituzte.

Karta aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronda bat irabazi berri duen jokalariak briska adierazten duen karta eskura dezake eta makil bereko zazpikoagatik ordeztu, beti ere briska adierazten duen karta zazpikoa baino hobea baldin bada.

Puntuaketa eta partida irabaztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altxaldi guztiak jokatu eta jokalariek karta gehiagorik ez dutenean, lortu dituzten kartak aztertuko dituzte guztira zenbat puntu dituzten jakiteko. Hauek dira puntuak ematen dituzten kartak[1]:

  • Batekoa: 11 puntu
  • Hirukoa: 10 puntu
  • Erregea: 4 puntu
  • Zaldia: 3 puntu
  • Txanka: 2 puntu

Lau makilak kontuan hartuta, partidako 120 puntu dira jokoan. Partida puntu gehien dituen jokalariak edo taldeak irabazten du. Askotan puntu kopuru zehatz batera heltzea da helburua, eta itzuli bat baino gehiago egin behar izaten da partidaren garailea erabakitzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Briska - Jokoaren arauak» www.ludoteka.com . Noiz kontsultatua: 2020-02-21.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.