Edukira joan

Brithombar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brithombarren irudikapena

Brithombar, "Brithomaren lurraldea" esan nahi duena sindarinez, Tolkienen legendarium ospetsuko toki bat da, bere hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Faletako mendebaldeko portua da, Brithom ibaiaren itsasoratzean kokatua, bere izena, ibai honetatik jasotzen duelarik.

Zuhaitzen Aroetan sortu zuten Teleriek Zirdane agindupean, Itsasontzien Zurgina zena, Eglaresteko portuarekin batera. Melkorrek setiatu zuen Eguzkiaren Lehen Aroaren hasieran, eta Noldorrek askatu eta berreraiki zuten Amanera Helcaraxëtik iritsi zirenean. Nirnaeth Arnoediad izeneko guduan, askok, babesa, Brithombarren harresi handien atzean bilatu zuten, baina Melkorrek portua suntsitu zuen, eta, bizirik iraun zutenek, Balar uhartera ihes egin zuten Zirdan eta Gil-Galadekin batera.