Helcaraxë

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Helcaraxë edo Helcaracsë (elfoeraz "izotz karraskaria"), Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da, bere hil ondorengo lana den Silmarillionean zehazki. Erdialdeko Lurraldea eta Aman iparraldetik elkartzen dituen itsasarte estu bat da, kontinente hauek, bata ekialderantz eta bestea mendebalderantz kurbatzen bait ziren. Izotzezko mendi mugikorrez estalia dago, non laino zabalak eta hotz hilgarrizko lurrunak dauden. Ia inor bertatik igarotzen saiatzen ez den inor bizi ez den toki bat da.

Itsasarte hau zeharkatu zuen lehena, Melkor izan zen, Ungoliantekin ihesean zihoana Valinorreko Bi Zuhaitzak suntsitu ondoren. Handik gutxira, Fingolfinek zeharkatu zuen Erdialdeko Lurraldera abiatzea erabaki zuten eta Feänorrek Alqualondëko Sarraskiaren ondoren traditu zituen Noldorrekin. Noldor ugarik, bidaia neketsu eta arriskuz beteriko horretan hil ziren, horien artean, Elenwë, Turgonen emaztea.