Brocarden aieru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zenbakien teorian, Brocarden aieruak n>1 balioetarako (pn)2 eta (pn+1)2ren artean gutxienez lau zenbaki lehen daudela dioen aierua da, non pn ngarren zenbaki lehena den. Aieru honek egia dioela uste da, baina egundaino oraindik ez da frogatu.

Jarraikako zenbaki lehenen karratuen artean dauden zenbaki lehenen kopurua 2, 5, 6, 15, 9, 22, 11, 27... da.

Jarraikako bi karraturen artean gutxienez zenbaki lehen bat dagoela dioen Legendreren aieruak pn ≥ 3rentzat jarraikako bi zenbaki lehenen karratuen artean gutxienez bi zenbaki lehen daudela esan nahi du, pn+1 - pn ≥ 2 bait da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]