Brontze Amaierako kolapsoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mizenastar zibilizazioaren Lineal B idazkera Brontze Amaieraren kolapsoarekin bat galdu zen.

Brontze Aroko kolapsoa (Brontze Aro berantiarraren kolapsoa ere deitzen zaio) termino historiografiko modernoa da, eta K.a. XIII. eta XII. mendeetan Mediterraneoko zibilizazio nagusiek izandako gainbehera eta beherakada deskribatzeko erabiltzen da. Brontze Aroko kolapsoaren arrazoi zehatza mende bat baino gehiagoz eztabaidatu dute akademikoek, baita haren amaiera ere. Argi dago ezen, K.a. 1250. eta 1150. urteen artean, gutxi gorabehera, hiri handiak suntsitu zirela, estatu handiak erori zirela, harreman komertzial eta diplomatikoak hautsi zirela, idazketa-sistemak desagertu zirela, eta inoiz ez bezalako eskala batean suntsiketa eta heriotza gertatu zirela[1].

Hititen inperioa eta Mizenastarren jauregi-gizartea, Kasiten Babilonia eta Ekialde hurbileko kostako kulturak erori ziren. Estatu handien artean, soilik Egipto eta Asiria iraun zuten. Itsasoko herrien inbasioak gertatu ziren, baina hori gainbeheraren faktore edo ondorio bat besterik ez zen izan, nahiz eta eraginkorrenetakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mark, Joshua J.. «El colapso de la Edad del Bronce» Enciclopedia de Historia Mundial (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.