Itsasoko herriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ramses III.a, itsasoko herrien aurka borrokatzen, Medinet Habuko behe-erliebe batean

Itsasoko herriak k. a. 1200 inguruan Ekialde Hurbilerantz migratu zuten Brontze Aroko herriak izan ziren. Mediterraneoko ekialdeko kostaldetik nabigatzen ari zela, Egiptoko XIX. dinastiaren garaian eta batez ere XX. dinastiaren Ramses III.aren erreinaldiaren zortzigarren urtean, Egipto eraso zuten<[1]

Aditu batzuen ustez, k. a. XIII. mendearen amaieran Greziako Aro Iluna sortu zuten mizenastar zibilizazioa eta hititen gainbeherenen eragileak izan ziren, baina hipotesi hau eztabaidatsua da[2]

Nortzuk ziren eta noiz eta non izan ziren azaltzen dituzten agiri urri batzuk baino ez daude eta daudenak alde bateko ikuspegia adierazten dute.

Izena Emmanuel de Rougé paristar egiptologoak jarri zuen, Medinet Habun topaturiko Inperio Berriko zenbait inskripziotan oinarritua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Kitchen, Kenneth Pharaoh triumphant: the life and times of Ramesses II, king of Egypt Aris & Phillips 40-41. orrialdea .
  2.   Oren, Eliezer D. The sea peoples and their world: a reassessment The University of Pennsylvania Museum of Archaeology and Anthropology .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsasoko herriak Aldatu lotura Wikidatan


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.