Buenismo bien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buenismo bien
Jatorria
IzenburuaBuenismo bien
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia
Hizkuntzagaztelania
Antzezlea(k)
Henar Alvarez
Manuel Burque (en) Itzuli
Quique Peinado

[[Kategoria:Manuel Burque (en) Itzuli antzeztutako lanak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea SER

cadenaser.com…
Facebook: BuenismoBien Twitter: BuenismoBien Youtube: UCfPrPKSDF7BBDWjDMEgdEKA TikTok: buenismobien Edit the value on Wikidata

Buenismo bien gazteleraz egindako umorezko irratsaioa da, Cadena SERen eta Spotifyen astero igortzen dena podcast formatuan. Halaber, bideo formatuan ere eskuragarri jartzen da You Tube plataforman. Partaideak antzezle eta gidoilaria den Manuel Burque, kazetari eta idazlea den Quique Peinado eta komiko eta guidoilaria den Henar Álvarez dira. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenismo bien umorean eta politika oinarritzat dituen elkarrizketako saioa da. Lehenengo aldiz igorri zen 2018ko uztailaren 21ean, eta 2019ko otsailetik aurrera asteartero arratsaldeko 7tan igortzen da. [2]

2020an, COVID-19 pandemiagatik ezarritako hasierako konfinamendu garaian (martxoa eta maiatza bitartean) taldeak erabaki zuen gauero Skype bidez konektatzea, bizitzen ari ziren ezohiko egoera umorezo ikuspuntu batetik aztertzeko, You Tuben igortzen zuten bitartean. aipatzekoa da egunero konektatzearen ideia, kanfinamendu garaia baino aurretik bururatu zitzaion Henar Alvarez taldekideari "Buenismo diario es necesario" lelopean. Horregatik, konfinatuta zeudela aprobetxatuz Cadena SERek hurrengo komunikatua atera zuen:

"Bizitzen ari garen garai hain zailetan, dena azkar igarotzea nahi dugu, eta barreekin ahal bada, hobe. Egunero 22.00 ordutan Buenismo bien You Tubeko kanalean espero zaituztegu umore dosi batekin. Javi Valera, Manuel Burque, Quique Peinado eta Henar Álvarez etxean geratzen dira, baina zoramenezko minutu pare bat eskaintzen dizkigute Skype bidez denbora pasatzeko. Pijama jantzita, etxeko fondo batekin eta haien artean zapalduz: Buenismoko hoberena COVID-19aren aurka borrokatzeko." “En tiempos tan complicados como los que estamos viviendo, queremos que todo pase rápido y si es con risas, mejor. Cada día, a las 22.00 horas, os esperamos en el canal de YouTube de Buenismo bien para una dosis de humor. Javi Valera, Manuel Burque, Quique Peinado y Henar Álvarez se quedan en casa, pero nos regalan unos minutos de desvarío por Skype para pasar el rato. En pijama, con un fondo casero y pisándose entre ellos: lo mejor de Buenismo para luchar contra el COVID-19”.[3]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Manuel Burque: zuzendari eta aurkezlea.
  • Quique Peinado: aurkezlea.
  • Henar Álvarez: aurkezlea eta Nanismo naniren zuzendaria
  • Javi Valera: gidoilaria.
  • Gema Jiménez: produkzioa eta sare sozialak.
  • Artur Galocha: diseinu grafikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Programa Buenismo bien a la carta | Secciones» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  2. (Gaztelaniaz) País, El. (2019-02-12). «La SER suma dos nuevos programas de humor» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  3. (Gaztelaniaz) Cadena SER convierte ‘Buenismo bien’ en diario desde su canal de YouTube – Guia de la Radio. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]