Bujacoko dorrea

Koordenatuak: 39°28′31″N 6°22′16″W / 39.47523°N 6.37109°W / 39.47523; -6.37109
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bujacoko dorrea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCáceres
Koordenatuak39°28′31″N 6°22′16″W / 39.47523°N 6.37109°W / 39.47523; -6.37109
Map

Bujaco dorrea Caceres (Extremadura, Espainia) hiriko sinbolo ezagun bat da, vertako Plaza Nagusian dagoen eraikin deigarriena. Caceresko alde zahar monumentalaren ipar-mendebaldeko sarbidea babesteko funtzioa izan zuen bere garaian.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrearen izena, agian Abu Ya'qub kalifarenetik dator, dorrearen eraikitzailea hura izan baitzen Al-Andalusen garaian. Beste batzuek lotzen dute izena buhaco hitzarekin: trapuzko panpina esan nahi du honek, eta 1820 eta 1962 artean dorrearen goialdean kokatua egon zen estatua erromatar bati (Genio andrógino estatua) izen horrekin deitu ohi zitzaion hirian.

Deskribapena eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin guztiz arabiarra da arkitekturan, oinplano karratukoa, berrerabilitako harlandu erromatarren gainean eraikia. Funtsean harlangaitzezkoa da, eta ertzetan harlanduzkoa du. Almohade garaiko beste eraikin militar asko bezala, dorrea harresiarekin arku indartsu batek lotua egin zen. Almenadun erringla batek errematatzen du, eta hiru matakan ditu, bi alboetan, eta beste bat aurrean, baina azken hau geroago gehitua. Mendebaldean, Plaza Nagusira begira, Foruen Balkoia esaten zaion dago dago, 16, mendekoa da eta boluta-mentsulekin eta armarriarekin apainduta dago. Dorreak 10 m-ko aldea eta 25 m-ko altuera du.

Dorre hau da 12. mendeko almohadeek hiria berreraiki zutenekoa. Tropa kristauak Caceres lehenengo aldiz 1169an hartzeko gai izan zirenean, eraikuntza hori erabli zuten beren onurarako, baina denbora gutxian berrskuratu zuten musulmanek 1173ko udaberrian, sei hilabeteko setio baten ondoren Bujacoko dorrea izan zelarik da zaldun kristauek defendatutako azken gotorlekua. Almohadeen kalifak 40 defendatzaile exekutatzeko agindu zuen setioa gainditzean.

Dorreak birmoldaketak izan ditu denboran zehar. 1672tik 1791ra bitartean, udaletxeko erlojua zegoen bertan, eta horregatik Erlojuaren dorrea ere deitu zioten. Mende amaieran, erloju hori San Mateo dorrera eraman zuten, eta, ondoren, beste bat jarriko zuten Bujacon, 20. mendearen erdialdera arte. 1820an tenplete txiki bat eraiki zuten dorrearen almenarrean, hiriko Genio andrógino estatua barruan zuela. 1963an hasi kendu zuten tenpletea eta estatua, eta beste aldaketa batzuk egin ziren: itxuraren aldetik, dorrearen kareztatzea kendu zuten eta horrela harlangaitza bistan geratu zen. Azken birmoldaketa horrek Erdi Aroko kutsua eman zion, garai hartan Caceresen egin ziren erreformetan ohikoa zena.

21. mendean erabilera publikorako erabiltzen da dorrea. Caceres hiriko "hiru kulturen" interpretazio zentro bat dago bertan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Centro de Interpretación de las Tres Culturas de la Torre de Bujaco» Turismo Cáceres 2018-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]