Arabiar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabiar
العرب al-ʿarab
Arab infobox.jpg
Filipo ArabiarraJoanes DamaskokoaAl-KindiAl-Khansa
Faisal I.a IrakekoaGamal Abdel NasserAsmahanMay Ziade
Biztanleak guztira 450 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak 430.722.765 Flag of the Arab League.svg Arabiar Liga
12.000.000  Brasil
6.000.000  Frantzia
3.500.000  Argentina
3.500.000  Ameriketako Estatu Batuak
700.000 - 2.000.000  Iran
1.500.000  Israel
1.100.000  Mexiko
Hizkuntza Arabiera
Hainbat dialekto ditu
Erlijioa Gehienbat Islam;
Kristau gutxiengoa ere badago.

Arabiarrak (arabieraz: عربي, ʿarabi) Arabiako penintsulan bizi diren etnia bateko kideak dira, eta, hedaduraz, Ekialde Hurbileko (Irak, Siria, Libano, Jordania) eta Ipar Afrikako (Egipto, Sudan, Libia, Tunisia, Aljeria, Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania) biztanleria arabieradunetakoak. Bere burua linguistikoki,[1] kulturalki, politikoki edo genealogikoki horrela aurkezten duen etnia da.[2] Eskuarki, arabiar nortasuna ez ezik, tokian tokiko beste nortasunen bat ere izaten dute: beren Estatukoa (egiptoarrak, libanoarrak, palestinarrak...), tribukoa, herrikoa edota klanekoa.

Arabiera hizkuntza ofizial bakartzat duten estatuak (berdez), eta beste hizkuntzaren batekin ofizialtzat dutenak (urdinez).

Etnia honen ezaugarri nagusia arabiera da, eta dialekto ugaritan banatuta dago. Islama hedatzearekin batera, herri askoren akulturazio prozesua zabaldu zen: arabiartzea kulturan, eta islamiartzea erlijioan. Hala ere, arabiarren artean bada gutxiengo kristau handi bat, egun % 7,1 eta % 10 bitartekoa dena.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. X. mendetik ezagutzen dira arabiarrei buruzko lekukotasunak, Arabiako penintsulan. Siria eta Palestina alderako migrazioak aspaldian hasi baziren ere, islama nagusitu arte (VII. m.) ez ziren arabiarrak hasi hurbileko eta harantzagoko lurrak konkistatzen. Ordutik hona, herri asko islamiartu eta arabiartu da. Hizkuntza asko desagertu da, aginpide arabiarraren eraginaz, VIII. eta XIV. mendeen artean (arameera, koptoa, asiriera, berberiar dialekto zenbait). Arabiera nagusitu zen hasiera-hasieratik liturgia, administrazio eta jakintza hizkuntza gisa. Kultura arabiar-musulmanaren garapenean berebiziko garrantzia izan zuten persiarrek ere neke handiak izan dituzte berezko hizkuntzari eusteko, unean uneko egoera politikoen gorabeheran.

Arabiarrek (300 bat milioi, egun)[4] ez dute arraza bakarra, besteetatik bereizia, osatzen: ezaugarri etnografiko eta soziologiko komunak dituzte beste etnia askorekin. Egungo batasun kontzientzia turkiarren nagusitasunaren aurkako borroka urte luzeetan mamitu bazen ere (XVI-XIX. mendeak), egungo kultura eta politika XIX-XX. mendeetako kolonialismoaren kontrako jardun etengabean sustraitu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Arabiar, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=arabiar .
  2. Deng, 1995, p. 405.
  3.   Fargues, Philippe (1998), Christian Communities in the Middle East, Oxford University Press, ISBN 0-19-829388-7 .
  4. Margaret Kleffner Nydell, Understanding Arabs: a guide for modern times, Intercultural Press, 2006, ISBN 1-931930-25-2.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arabiar


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.