Bularretako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bularretako
Linjeria
Bra.jpg

Bularretakoa emakumeen azpiko arropa bat da, bularrak osorik edo haien zati bat estaltzeko erabiltzen dena. Bularrak estaltzen dituzten bi kopez eta sorbaldari eusteko zerrendaz osaturik daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro minoikoan, antzeko arropa bat existitzen. Kretan aurkitutako pintura batzuetan, atletak diruditen emakume batzuek bularretakoa daramate. Hala ere, adituek diote, soilik kirola egiteko eta erritual erlijiosoetan erabiltzen omen zirela.

XVI. mendean, kortsea edo gerruntzea erabiltzen hasi zen, baina gorputza estutu egiten zuenez lan egiteko deserosoa zen. Horrexegatik, bere erabilpena bakarrik nobleziara mugatu zen.

XIX. mendeko puritanismoak, kortsea burgesiara ere zabaldarazi zuen. 1859an, Henry S. Lesherrek bularretako mota bat patentatu zuen New Yorken. 4 urte geroxeago, Luman L. Chapmanek patentatutako bularretakoa, askoz hobetu zuen aurrekoa eta "proto-bularretakoa" izendatu zuten. 1889an, Frantzian, Herminie Cadollek lehen bularretakoa patentatu zuen, kortsea bitan banatuz eta goiko zatiari sorbaldari eusteko bi oihal zati ipiniz. Hala ere, ez zen merkaturatua izan.

XX. mendean, 1907. urtean hain zuen, Vogue aldizkariko artikulu batek bularretakoa merkaturatzeari zabaldu zizkion ateak. Horrexegatik, 1907. urtea hartzen da bularretakoaren jaiotza urtea bezala.

1930eko hamarkadan, Warners etxeak oihal elastikoak erabiltzen hasi zen. 1940ko eta 1950eko hamarkaden artean, Hollywooden eginiko filmek bularretakoa modan jarri zuten.

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko bista
Atzeko bista

Euskal Herri osoan, etiketetan erreferentzia gisa erabiltzen den gerria Frantziako gerria da, etiketetan "ESP" (Espainian ere erabiltzen dutela) edo "FRA" gisa agertzen dena. Bularpeko neurriaren arabera kalkulatzen da (bularren azpian neurtutako toraxaren perimetroa) eta 15 cm-ko neurria gehitzen zaio. Ondoren, hurbilketa bidez normalizatu behar da. Adibidez, bularren azpian 74 cm neurtzen baditugu, gerria 74+15 = 89 da, gerria hurbilketa bakoitzeko 90, eta 79, 79+15 = 94 neurtzen badugu, gerria hurbilketa bakoitzeko 95. Europako neurketa-sistema ez da 15 cm-koa bularraren inguruan, eta, beraz, 75eko gerri europarra 90 frantses edo espainiarraren parekoa da. Izen ezberdineko gerria da, gerri ingelesarekin gertatzen ez dena.

Hona hemen fabrikatzaile garrantzitsuenetako batzuek gomendatutako neurri eta kopa-taulak:

"FRA" eta "ESP" neurriko neurri eta kopa (neurria=15cm + bularpeko neurria)
Bularpeko neurria cm-tan Kopako neurria cm-tan
Neurria Bularpeko neurria A kopa B kopa C kopa D kopa
85 68 72 81 83 84 86 87 89 90 92
90 73 77 86 88 89 91 92 94 95 97
95 78 82 91 93 94 96 97 99 100 102
100 83 87 96 98 99 101 102 104 105 107
105 88 92 101 103 104 106 107 109 110 112
110 93 97 106 108 109 111 112 114 115 117
115 98 102 111 113 114 116 117 119 120 122
120 103 107 116 118 119 121 122 124 125 127


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]