Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Ugatz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

ugatz terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Ugatz (argipena)»
titi terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Titi (argipena)»
bular terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Bular (argipena)»
Ugatz
TwilaB 1388.jpg
Emakume baten titiaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parte Toraxa
Karaktere sexual sekundarioa
Hona
drenatzen du
barneko zain torazikoa
Arteria Barneko arteria toraziko
Zaina barneko zain torazikoa
Identifikadoreak
Latinez mamma [1]
MeSH A01.236
TA A16.0.02.001
FMA 9601
Terminologia anatomikoa

Ugatzak edo titiak ugaztun emeen guruin esne-jariatzaileak dira[oh 1]. Primateen kasuan bularra gorputzaren goiko sabelaldean dauden bi goraguneak dira[oh 2]. Abereen kasuan errape izena ematen zaio, eta normalki toraxaren atzeko aldean egoten dira. Emeetan, bular-guruin gisa balio du, eta esnea sortzen eta jariatzen du, haurrak elikatzeko. Emeek eta arrek enbrioi-ehun berberak erabiliz garatzen dituzte bularrak. Pubertaroan, estrogenoek, hazkuntzaren hormonarekin batera, bularren garapena eragiten dute giza emeengan, eta askoz neurri txikiagoan beste primate batzuetan. Beste primate eme batzuen bularrak haurdunaldian baino ez dira garatzen.

Larruazalpeko koipeak bular-muturrean elkartzen diren hodien sare bat estaltzen eta biltzen du, eta ehun horiek bularrari tamaina eta forma ematen diote. Hodien muturretan bular-lobuluak edo albeolo-multzoak daude, eta horietan esnea sortzen eta biltegiratzen da seinale hormonalei erantzunez[2]. Haurdunaldian zehar, titiek hormonen interakzio konplexu bati erantzuten dio, estrogenoak, progesterona eta prolaktina barne, heltze lobulo-albeolarra deitzen den prozesuan, edoskitzeko eta bularra emateko prestatzen denean.

Bularreko haurrei nutrizioa emateko funtzio nagusiarekin batera, bular femeninoek ezaugarri sozial eta sexualak dituzte, karaktere sexual sekundarioa gisa. Bularrak, eskultura zahar eta moderno nabarmenetan agertu dira, baita margolaritzan eta argazkigintzan. Emakumearen gorputzaren pertzepzioan eta erakargarritasun sexualean nabarmen ager daitezke. Hainbat kulturak sexualitatearekin lotzen dituzte bularrak, eta jendaurrean bular biluziak lizuntzat hartzeko joera dute. Bularrak, batez ere titiburuak, gune erogeno bat dira.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeengan, ugatzen bular-muskulu handia estaltzen dute, eta bigarren saihetsaren mailatik seigarren saihetsaren mailara arte hedatzen dira, giza bular-kaxaren aurrealdean; beraz, ugatzen bularraren eremuaren zati handi bat eta bular-paretak estaltzen dituzte. Bularraren aurrealdean, bular-ehuna klabikulatik bularrezurraren erdiraino zabal daiteke. Bularraren alboetan, bular-ehuna besaperaino zabal daiteke eta bizkarreko muskulu zabalaren atzealderaino irits daiteke, bizkarraren behealdetik humeroraino. Ugatz-guruinari dagokionez, titia ehun biologiko geruza ezberdinez osatua dago, nagusiki bi motatakoak: ehun adiposoa eta hodi galaktoforoak, ugatzen edoskitze funtzioei eragiten diena[3].

Morfologikoki, ugatzak malko forma du[4]. Azaleko ehunaren geruza (azaleko faszia) azaletik 0,5-2,5 cm-ko azalpeko koipearekin (ehun adiposoa) bananduta dago. Cooperren lotailu esekitzaileak zuntz-ehunezko luzapenak dira, azaleko fasziatik larruazalaren estalkiraino irradiatzen direnak. Bular heldu femeninoak 14-18 lobulu galaktoforo irregular ditu, titiburuan elkartzen direnak. 2,0-4,5 mm-ko esne-hodiak guruinei eusten dien ehun konektibo trinkoz inguratuta daude. Esnea bularretik irteten da titiburutik, eta areola izeneko larruazal pigmentatuko eremu batek inguratzen du. Areolaren tamaina asko alda daiteke emakumeen artean. Areolak Montgomeryren guruinak bezala ezagutzen diren izerdi guruin eraldatuak ditu. Guruin horiek jariakin oliotsu bat gordetzen dute, lubrifikatu eta bular-muturra babesten duena edoskitzaroan[5]. Jariakin horien konposatu lurrunkorrak ere usaimen-estimulu gisa erabil daitezke jaioberriaren jateko[6].

Bularren odol-zirkulazio arteriala barneko arteria torazikotik dator (lehen barneko bular-arteria deitzen zena), eta arteria subklabiatik, alboko arteria torazikotik, arteria torakoakromialetik (biak arteria axilarretik jaiotzen dira) eta atzeko arteria interkostaletik. Bularretako zain-drainatzea, batez ere, besape-zainak egiten du, nahiz eta barneko eta kosten arteko zainek ere parte har dezaketen. Bai gizonek bai emakumeek odol-hodi eta nerbio ugari dituzte bular-muturretan.

Bi sexuetan, titiburuek erekzio-gaitasuna dute estimulu sexualei zein hotzari erantzuteko[7]. Bularren inerbazioa lau eta sei nerbio interkostalen alboetatik sortzen dira. Titiburua bera T4 nerbio torazikoaren distribuzio dermatomikotik inerbatzen da.

Bularraren neurriak eta pisua asko aldatzen dira emakumeen artean. Bular txiki eta ertain batek 500 gramo edo gutxiago pisatzen du, eta bular handi batek 750 eta 1.000 gramo edo gehiago pisatu dezake. Titiaren ehunaren konposizioaren proportzioak ere aldatu egiten dira emakumeen artean. Emakume batzuen bularrek guruin-ehunaren proportzio aldakorragoak dituzte ehun adiposoaren edo konektiboaren proportzioak baino. Ehun adiposoaren edo konektiboaren proportzioak zehazten du titiaren dentsitatea edo irmotasuna. Emakume baten bizitzan, bularrak tamainaz, formaz eta pisuz aldatzen dira pubertaroan, hilekoaren zikloan, haurdunaldian, edoskitzean eta menopausian gertatzen diren aldaketa hormonalen ondorioz[8].

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugatzk batez ere ehun adiposo, glandular eta konektiboz osatuta daude. Ehun horiek hormonak detektatzeko errezeptoreak dituztenez, euren tamaina eta bolumenak aldatzen dira hormonen ondorioz, lehenengo telarkian (bularrak hazten direnean), menstruazioan (obuluak sortzean), haurdunaldian (birsortzea), edoskitzea (kumeak elikatzea) eta menopausian (menstruazioaren amaieran)[9][10].

Pubertaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tannerren eskala.

Giza bularraren egitura morfologikoa berdina da gizon eta emakumeengan pubertarora arte. Telarkian (bularraren garapen-etapan) dabiltzan neskentzat, emakumeen hormona sexualek (batez ere estrogenoek), hazteko hormonarekin batera, agerraldia, hazkundea eta bularren garapena sustatzen dute. Denbora horretan, bular-guruinak tamainaz eta bolumenez hazten dira eta bularraren gainean tamaina hartzen hasten dira. Ezaugarri sexual sekundarioen garapen etapa hauek (titiak, ile pubikoa, etab.) bost etapako Tannerren Eskalan ilustratzen dira[11].

Handitzean, garatzen ari diren bitartean, tamaina ezberdinekoak izan ohi dira bularrak. Oro har, ezkerreko bularra apur bat handiagoa da. Asimetria-baldintza hori iragankorra eta estatistikoki normala da emakumearen garapen fisiko eta sexualean[12]. Baldintza medikoek gehiegizko garapena (adibidez, ugatz birjinalen hipertrofia, makromastia) edo azpigarapena (adibidez, bular tuberosoak, mikromastia) eragin dezakete neskengan eta emakumeengan.

Pubertaroa hasi eta bi urtera gutxi gorabehera (neskato baten hilekoaren lehen zikloa), estrogenoak eta hazkundearen hormonak ehun koipetsuaren eta ugatza osatzen duten ehun esekitzaileen garapena eta hazkundea estimulatzen dute. Honek, gutxi gora-behera, lau urtez jarraitzen du, titiaren azken forma (tamaina, bolumena, dentsitatea) 21 urte inguruan ezartzen den arte. Mamoplastia (bularren tamaina handitzea) pubertaroan hasten da neskengan, bularrak edoskitzaroan bakarrik handitzen diren beste primate guztietan ez bezala[13].

Hilekoarekin lotutako aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menstruazion zehar, ugatzak handitzen dira bai tenporalki hazten direlako bai likido erretentzio premenstrualaren ondorioz[14].

Haurdunaldia eta edoskitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bularrek heldutasun osoa lortzen dute soilik emakume baten lehen haurdunaldia gertatzen denean. Bularrak aldatzea haurdunaldiaren lehen zantzuetako bat da. Bularrak handitu egiten dira, titiburua-areola konplexua handitu eta ilundu egiten da, Montgomeryren guruinak handitu egiten dira, eta zainak batzuetan ikusgarriago bihurtzen dira. Haurdunaldian bularrek duten sentikortasuna ohikoa da, batez ere lehen hiruhilekoan. Haurdunaldiaren erdialdean, bularra fisiologikoki esnea ekoizteko gai da, eta emakume batzuek oritza atera dezakete, amaren esne mota bat[15].

Haurdunaldiak prolaktina hormonaren maila altuak eragiten ditu, esne-ekoizpenean funtsezko eginkizuna baitu. Hala ere, esnearen ekoizpena hormonek blokeatzen dute, progesterona eta estrogenoa erditu arte, progesterona eta estrogeno mailak txikitzen direnean[16].

Menopausia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzi klinikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bularreko minbizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «bularreko minbizi»
En Breast cancer illustrations.png

Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den minbizi mota da, eta emakumeen artean minbizirik ohikoena[17]. Bulto bat bularrean[18], titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea[19], titiburuen jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, guruin linfatikoen hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke[20].

Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, obesitatea, sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, menopausian zehar tratamendu hormonala jasotzea, erradiazio ionizatzailea, lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira[19][21]. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, BRCA1 eta BRCA2 geneak. Bularreko minbizia gehien bat hodi galaktoforoen zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak hodi kartzinomak deitzen dira[19] eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira[21]. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko[19].

Sendatzeko aukerak minbizi motaren, hedapenaren eta banakoaren adinaren araberakoak dira[22]. Biziraupen tasak altuak dira herrialde garatuetan[23], baina herrialde txiroetan oso baxuak dira[21]. Mundu mailan honako hau emakumeetan ematen den minbizi ugariena da[21].

Arren bularrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirurgia plastikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Monotremak ugaztunak dira baina ez dute ugatzik. Esnea azaletik jariatzen dute, zuzenean.
  2. Aie-aie primatearen kasuan ugatzak gorputzaren behealdean daude

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dictionary.reference.com. mammal – Definitions from Dictionary.com. .
  2. «Breast Anatomy | SEER Training» training.seer.cancer.gov . Noiz kontsultatua: 2020-05-03.
  3. Drake, Richard L. (Richard Lee), 1950-. (2005). Gray's anatomy for students. Elsevier/Churchill Livingstone ISBN 0-443-06612-4 PMC 55139039 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  4. Love, Susan M.,. Dr. Susan Love's breast book. (Sixth edition, fully updated and revised. argitaraldia) ISBN 978-0-7382-1821-2 PMC 900243227 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  5. (Ingelesez) «Breast Anatomy: Learn About the Structure and Blood Supply» MedicineNet . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  6. (Ingelesez) Doucet, Sébastien; Soussignan, Robert; Sagot, Paul; Schaal, Benoist. (2009-10-23). «The Secretion of Areolar (Montgomery's) Glands from Lactating Women Elicits Selective, Unconditional Responses in Neonates» PLOS ONE (10): e7579 doi:10.1371/journal.pone.0007579 ISSN 1932-6203 PMID 19851461 PMC PMC2761488 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  7. «McKinley Health Center - Female Sexual Function/Dysfunction - University of Illinois» web.archive.org 2010-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  8. (Ingelesez) Grassley, Jane S.. (2002-06-01). «Breast Reduction Surgery: What Every Woman Needs to Know» AWHONN Lifelines (3): 244–249 doi:10.1111/j.1552-6356.2002.tb00088.x ISSN 1091-5923 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  9. (Ingelesez) rclark. «Defunct DOI» Crossref doi:10.1016/b978-1-4160-4907-4.00010-3 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  10. (Ingelesez) Brisken, Cathrin; O’Malley, Bert. (2010-12-01). «Hormone Action in the Mammary Gland» Cold Spring Harbor Perspectives in Biology (12): a003178 doi:10.1101/cshperspect.a003178 ISSN 1943-0264 PMID 20739412 PMC PMC2982168 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  11. (Ingelesez) Greenbaum, A. R.; Heslop, T.; Morris, J.; Dunn, K. W.. (2003-04-01). «An investigation of the suitability of bra fit in women referred for reduction mammaplasty» British Journal of Plastic Surgery (3): 230–236 doi:10.1016/S0007-1226(03)00122-X ISSN 0007-1226 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  12. (Ingelesez) Loughry, C. William; Sheffer, Daniel B.; Price, Thomas E.; Einsporn, Richard L.; Bartfai, Ronald G.; Morek, Wayne M.; Meli, Nancy M.. (1989-05). «Breast Volume Measurement of 598 Women Using Biostereometric Analysis» Annals of Plastic Surgery (5): 380–385 doi:10.1097/00000637-198905000-00002 ISSN 0148-7043 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  13. (Ingelesez) «Breast Anatomy: Learn About the Structure and Blood Supply» MedicineNet . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  14. (Ingelesez) «Premenstrual breast changes: MedlinePlus Medical Encyclopedia» medlineplus.gov . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  15. Lawrence, Ruth A., 1924-. Breastfeeding : a guide for the medical profession. (Eighth edition. argitaraldia) ISBN 978-0-323-39420-8 PMC 921886130 . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  16. (Ingelesez) Information, National Center for Biotechnology; Pike, U. S. National Library of Medicine 8600 Rockville; MD, Bethesda; Usa, 20894. (2009). The physiological basis of breastfeeding. World Health Organization . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  17. (Ingelesez) «Cancer» www.who.int . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  18. (Ingelesez) Breast Cancer. . Noiz kontsultatua: 2017-03-09.
  19. a b c d (Ingelesez) Breast Cancer Treatment. . Noiz kontsultatua: 2017-03-09.
  20. (Ingelesez) Saunders, Christobel; Jassal, Sunil. (2009-06-25). Breast Cancer. OUP Oxford ISBN 9780199558698 . Noiz kontsultatua: 2017-03-09.
  21. a b c d WHO | World Cancer Report 2014. . Noiz kontsultatua: 2017-03-09.
  22. (Ingelesez) Breast Cancer Treatment. . Noiz kontsultatua: 2017-03-09.
  23. (Ingelesez) World Cancer Report 2008. . Noiz kontsultatua: 2017-03-09.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]