Buranovskie Babuxki
| Buranovskie Babuxki | |
|---|---|
Taldekideak 2011n | |
| Datuak | |
| Jatorria | Buranovo, Udmurtia |
| Musika mota | Folk |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1970 – 2018 |
| Taldekideak | |
| Anna Prokopieva Valentina Serebrennikova Jekaterina Antonova | |
| Lehengo taldekideak | |
| Jelizaveta Zarbatova Grania Baisarova Alevtina Begixeva Zoia Dorodova Galina Koneva Valentina Piatxenko Olga Tuktareva Jekaterina Xkliaieva Natalia Pugatxova | |
| Informazio gehigarria | |
| [1] | |
Buranovskie Babuxki (errusieraz: Бурановские бабушки [bʊˈranəfskʲɪ(j)ɪ ˈbabʊʂkʲɪ], udmurteraz: Брангуртысь песянайёс, Brangurtyś pesänajos [brangurˈtɨɕ peɕanaj'jos], euskaraz: «Buranovoko amonak») udmurterazko folk musika taldea izan zen, 1970an sortua eta 2018an desegina. 2012an Errusia Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatu zuen Bakun Party for Everybody abestiarekin[1][2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buranovskie Babuxki taldea Udmurtiako Buranovo herrian sortu zen. 2010erako taldekideen batez besteko adina 70 urtekoa zen. Errepertorioaren oinarria udmurterazko abesti herrikoiak dira[3].
Lehen aldiz, taldea hasi zen abeslari ospetsuen abestien udmurterazko bertsioak egiten 2008an, Udmurtiako Estatuko Filarmonikoan Ama Hizkuntzaren Egunaren ospakizunean Boris Grebenstxikov eta Viktor Tsoiren abestiak udmurteraz abestu zituztenean. Harrezkero, behin eta berriz, prentsan eta telebistan arreta-objektu bihurtu ziren[4][5][6][7].
2012an Errusia Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatu zuten Bakun Party for Everybody abestiarekin. Udmurteraz eta ingelesez abestu zuten eta bigarren postuan gelditu ziren[1][2].
2014ko urtarrilaren 2an, Sotxiko Olinpiar Jokoetako zuzi-erreleboko eramaileetako bat Galina Koneva izan zen, Buranovskie Babuxki taldeko 75 urteko kidea[8].
2014an, Ksenia Rubtsova ekoizleak jatorrizko kideen kontratua amaitu zuen eta 8 kide berri kontratatu zituen, besteak beste, Anna Prokopieva, Jekaterina Antonova eta Valentina Serebrennikova. Kide berriak Udmurtiako hainbat herritakoak dira[9].
2016an Joensuuko (Finlandia) Laula kanssain musika jaialdian aritu ziren[10].
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alevtina Begixeva (j. 1958)[11]
- Grania Baisarova (j. 1949)[11]
- Galina Koneva (j. 1938)[11]
- Jekaterina Xkliaieva (1937–2024)[11][12]
- Jelizaveta Zarbatova (1927–2014)[11][13]
- Natalia Pugatxova (1935–2019)[11][14]
- Olga Tuktareva (j. 1968)[11]
- Valentina Piatxenko (j. 1937)[11]
- Zoia Dorodova (1940–2026)[11][15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Eurovision 2012: 'Buranovo Grannies' to represent Russia» BBC News 2012-03-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-09-28) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ a b (Ingelesez) «Grand Final. Events Baku 2012» Eurovision Song Contest jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-05-10) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) «Бабушки вернулись с "Евровидения"» РИА Новости 2010-03-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-05-29) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) Абаж, Иннокентий. «Бурановские бабушки» Netlore jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-03-15) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) Яшина, Юлия. «Бурановские бабушки» споют в ижевском зоопарке» Известия Удмуртской Республики 2011-02-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-29) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) ««Бурановские бабушки» по-удмуртски «зажгли» в Нарве» BaltInfo 2009-10-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-29) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Estonieraz) Sikk, Rein. «Udmurdi vanaemad laulavad rokki» Eesti Päevaleht 2009-05-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-05-28) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) Норский, Валерий. «Олимпийский огонь пронесла "Бурановская бабушка"» Rg.ru 2014-01-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-02) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) ««Бурановских бабушек» заменили на молодых» KM.ru 2014-09-29 (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) ««Бурановские бабушки» выступили в Йоэнсуу на фестивале» Daily Карелия 2016-08-08 (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ a b c d e f g h i (Ingelesez) «Buranovskiye Babushki (Russia)» Esckaz jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-22) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) «Умерла участница "Бабушек из Бураново" Екатерина Шкляева» РИА Новости 2024-07-23 (kontsulta data: 2024-07-24).
- ↑ (Errusieraz) Зайнуллин, Евгений. «Ушла из жизни автор песен «Бурановских бабушек»» Комсомольская правда 2014-01-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-16) (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) «"Бурановская бабушка" Наталья Пугачева скончалась незадолго до дня рождения» Вести.ru 2019-11-26 (kontsulta data: 2023-09-29).
- ↑ (Errusieraz) «Стала известна причина смерти «Бурановской бабушки» Зои Дородовой» ВФокусе 2026-02-21 (kontsulta data: 2026-02-21).