Burbuila (ekonomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomian, burbuila, gertatzen den arloa zein den burbuila finantzario, burtsako burbuila eta higiezinen burbuila izan daitekeena, merkatu ekonomiko batean gertatzen den prezioen gorakada azkarra da, non aktiboak berez dagokien neurrian (hau da, horien balio intrintsekoan) baino nabarmen gehiago baloratzen diren. Ziklo ekonomiko garbietan gertatu ohi diren fenomenoetako bat. Burbuilen leherketak merkatu prezioetan beherakada nabarmen batez gertatzen dira eta krisialdi ekonomikoekin daude loturik.

Terminoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burbuila terminoaren jatorria lotuta dago XVIII. mendean itsasontzi-konpainia berri bat burtsan sartzeko prozesuan izandako akzioen igoera espekulatiboarekin. Ingalaterrak Hego Amerikako kolonia espainiarrekin merkataritzan aritzeko monopolioa emango zion konpainia horri, eta errentagarritasun handirik izango ez zuen arren -itsasontzi bakarra izango zen urte osoan-, akzioak aparra bezala igo ziren. Beste konpainia batzuk ere sortu ziren, gobernuaren babesik gabe, eta mozkin handiak agintzen zituzten, baina Ingalaterrako gobernuak legez kanpo utzi zituen Burbuilaren Legearen bidez. Hori dela-eta esan zitzaion burbuila espekulazio-fenomeno horri adierazteko: itsas konpainia horren akzioak izugarri igo ziren hasieran, eta izugarri jaitsi hilabete gutxi batzuetako epean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.