Buruko oihal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buru-oihal» orritik birbideratua)
Robert Campin flandriarraren erretratu honetan (ca. 1430-1435) oihala lautan tolestua dago, eta buru gainean eusten duten orratzak ikus daitezke

Buruko oihala emakume askok erabili izan duten jantzi-osagarria da, burua, lepoa eta kokotsa estaltzen dituena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har oihal zuri eta finez egina da, eta apaingarri bezala, hotzaren kontra, edo ilea ez zikintzeko erabil daiteke.

Buruko oihalak aurpegia libre uzten du, beloaren aldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruko oihalak Europan Erdi Aroan erabiltzen hasi ziren, emakume ezkonduek ilea erakustea lotsagarritzat hartzen zelako. Buruko oihalak almidoiztatu zitezkeen, edo tolestura bereziak emanez itxura oso elaboratuak hartu; urteekin, alanbrez edo zumez eginiko egiturak ere garatu ziren bolumen handia emateko, Euskal Herriko mengaletan bezala.

Buruko oihalaren erabilerak Europan XV. mendetik aurrera behera egin zuen: garai horietan, emakume italiarrek turbanteak gaza gardenekin ordezkatu zituzten, txirikorda landuak erakutsiz. Handik aurrera moda hedatu zen, eta XX. mendera arte Europako emakumeen artean buruko oihalak ohikoak izan badira ere,[1] gaur egunean erabilpen hau moja batzuen artean baino ez du iraun.[2]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristauei buruz, Europatik kanpoko herrialde batzuetako emakumeek oraindik buruko oihala erabiltzen dute hala nola Errusian, Ukrainan, Etiopia, India, Pakistan eta Hego Korea.[3]

Musulmanen artean, emakume askok buruko oihala erabiltzen dute (hijab), aurpegia bistan uzten duena; beste oihal motak ere badaude (burqua, chador, niquab...).[4]

Juduen artean emakume ortodoxo ezkondu askok oihala (tichel) erabiltzen dute.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hazard, Blanche Evans; Earle, Alice Morse. (1904-10). «Two Centuries of Costume in America» The American Historical Review 10 (1): 170.  doi:10.2307/1833839. ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  2. «Woman, Prayer & Head Covering» web.archive.org 2010-03-18 (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  3. «Easter conversions confirm South Korean Church's striking growth :: EWTN News» web.archive.org 2012-06-16 (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  4. (Ingelesez) «Why Hijab?» Al-Islam.org 2012-12-29 (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  5. «Orthodox Jewish women» www.orthodox-jews.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]