Buruntzaldea IKT

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buruntzaldea IKT
Datuak
Izen ofiziala
Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea
Motaigeriketa-kluba
Historia
Sorrera2007ko uztailaren 5a
webgune ofiziala

Buruntzaldea IKT igeriketa taldea da, Lasarte-Orian eta Andoainen jarduera burutzen duena. Sorrera 2007an izan zuen eta gaur egun 120 igerilari baino gehiago biltzen ditu. Taldearen jarduerak igeriketa eskolarra, igeriketa federatua, igeriketa egokitua, master igeriketa, parte-hartze igeriketa eta triatloia dira.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea 2007ko uztailaren 5ean eratu zen Lasarte-Orian. Klubaren sorrera, bere aurretik egoera kaxkarrean zeuden beste bi kluben elkarketatik sortu zen; Lasarte Igeri Elkartea eta Andoaingo Kirol Elkarteen Klubaren elkarketatik. Hernani KE igeriketa taldeak ere, haserako urteetan igerilari batzuk Buruntzaldea IKT taldearen izenean lehiatzen izan zituen, gerora bere igerilari guztiak berriro ere Hernani KE gisa mantentzea erabaki bazuen ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]